08. Bilboko Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoa desegiteko lege.proiektua.
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Elkargoa desegitea. Izan ere, Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legean xedatutakoaren arabera, Eusko Legebiltzarraren lege bat behar da profesionalen elkargoak desegiteko.
- Beste helburu batzuk:
Elkargoak berak aurkeztu zuen eskaera, oinarri hartuta aduana-agentearen figura legez desagertu zela, abenduaren 22ko 25/2009 Legea onartu eta bertako ondorioak aplikatu izanaren ondorioz (25/2009 Legeak zenbait lege aldatzen ditu, Zerbitzu-jardueren eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legean ezarritakora egokitzeko). Era berean, Aduanako aitorpenak egiteko eskubidea eta aduana-ordezkariaren figura arautzen dituen martxoaren 19ko 335/2010 Errege Dekretuaren ondoren, indargabetu egin da lanbidean jardun ahal izateko elkargoko kide izateko betebeharra. Horren guztiaren ondorioz, ez da kide berririk sartu elkargoan, eta behera egin du elkargokide kopuruak.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
Ez dago beste sektorerik, elkargo horretako kideez gain.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2024. urtea