07.Gardentasunaren euskal lege-proiektua.

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua kitatuta

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Kudeaketa-tresna nagusiei buruzko legeria espezifikoagoa garatzea, gardentasuna sustatzeko: publizitate aktiboa eta informazio publikorako irispidea. Partaidetza sustatzen du, eta interes publikoko erabakiak hartzen eta diseinatzen laguntzen du.

Arau-hausteen informatzaileen babesari eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko sistema berria ezartzea.

Beste helburu batzuk:
  • Kontuak ematea
  • Interes-taldeak, partaidetza-taldeak
Eraginpeko gizarte-sektoreak:

Publizitate aktiboak hauek barne hartzen ditu: Erakunde publikoak eta subjektu eta erakunde pribatuak, jarduera publikoa bideratzeko erabiltzen badira (dirulaguntza edo laguntza publikoen hartzaileak; administrazio-ahalak dituzten erakundeak; zerbitzu publikoak ematen dituztenak). Era berean, herritarren partaidetzaren sektoreari eragiten dio.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2025. urtea