04. Partaidetza instituzionalaren lege-proiektua.

Erakundea:
Ekonomia, Lana eta Enplegua, Lehendakaritza
Egoera:
Lege-proiektua kitatuta

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Sindikatuen eta enpresa-erakundeen partaidetzaren esparru juridikoa finkatzea, erakunde horiek gure gizartean duten garrantzia eta garapen ekonomiko eta sozialari eta herritarren ongizateari egiten dioten ekarpena aintzat hartuta. Gizarteak aldaketa erradikalei egin behar die aurre bere egitura ekonomiko eta sozialetan, eta aldaketa horiek egitura instituzionalak eta partaidetzakoak indartzea eskatzen dute. Gizarte-aldaketa hori laburbildu duten hiru trantsizio handiek (trantsizio demografikoa, energetikoa eta digitala) dakartzaten erronkak direla-eta, hiru alderdiko elkarrizketa etengabe eta egonkor bat antolatu behar da, bai eta gizarte-eragileen, sindikatuen eta enpresa-erakundeen partaidetza instituzionala ahalbidetuko duten oinarrizko egitura komunak ezarri ere.

Beste helburu batzuk:

Erabakiak hartzeko prozesu demokratikoak indartzea, gizarte-eragileen partaidetzaren bidez.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:

Administrazio publikoarekin (zentzu zabalean) harremana duten herritarrak (zentzu zabalean), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin elkarreragiten duten beste euskal erakunde publiko batzuk. 

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2027. urtea