Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren ardura da Segurtasun Sailak babes zibilaren, larrialdien eta meteorologiaren arloan dituen misioak eta eskumenak gauzatu eta betetzea. Bere egitekoetan hauek sartzen dira:

  1. eusko jaurlaritzaren babes zibileko planak egin, ezarri, berrikusi eta eguneratzea, eta beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, ordenamendu juridikoan jasotako tresnen bitartez, euskadiko lurraldeari eragiten dioten bestelako larrialdi-planak bultzatu eta idazteko.
  2. euskadin dauden arriskuen mapa eta inbentarioa egin eta mantentzea.
  3. babes zibileko informazio- eta alerta-sarea koordinatzea.
  4. euskadiko autobabes-planen erregistroa kudeatzea, autobabesari bultzada eta zabalkundea ematea, arriskuei eta larrialdi-egoerei erantzuteko moduei buruzko informazio-programak garatzea, beste erakunde batzuekin elkarlanean.
  5. eusko jaurlaritzaren eskumenen eremuan, larrialdietarako praktikak eta simulakroak egitea.
  6. euskadiko larrialdiak koordinatzeko zentroa eta larrialdietarako 1-1-2 telefono-zerbitzua kudeatzea.
  7. taktika operatiboak egitea eta horiek tratatzeko jarduerak zuzentzea, bai eta baliabide operatiboak koordinatzea ere.
  8. larrialdi-egoerei erantzuteko baliabide eta bitartekoen eskuragarritasuna sustatzea.
  9. larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuei laguntzeko sareak sortzea sustatzea, herritarrek boluntariotza-antolakundeetan emandako lankidetzaren bitartez.
  10. larrialdi-kudeaketako maila profesional ezberdinen prestakuntza-curriculumen garapena bultzatzea, eta horien kualifikazio profesionala sustatzea, baliabide didaktikoak sortuz eta polizia eta larrialdietako euskal akademiaren lankidetzarekin.
  11. behar diren neurriak garatzea, itsasertzeko jurisdikziopeko uretako gertakariei aurre egitea bermatzeko, eta itsasoko laguntzaren arloko legeria betearazteko.
  12. zehatzeko ahala erabiltzea babes zibilaren eta larrialdien arloan, araudi horretan aurreikusitako baldintzetan.

Meteorologiaren arloan, Zuzendaritzak, zuzenean edo atxikia duen Meteorologiako Euskal Agentziaren bitarteaz, egiteko hauek burutuko ditu:

  1. meteorologiarekin lotutako azpiegiturak, hala nola sare ozeano-hidro-meteorologikoa eta radarrak, planifikatu, koordinatu, sendotu eta mantentzea, eta sarearen informazioaren kalitatea segurtatzea.
  2. sare horiek ematen duten informazioari buruzko ziurtagiriak egitea.
  3. gertaera atmosferikoekin lotutako larrialdie-egoeretako beharrak koordinatzea eta segurtasun sailaren ildo estrategikoak garatzea.
  4. «euskalmet – euskal meteorologia agentzia sa» sozietate publikoaren lanak koordinatu eta lehenestea. sozietatearen egitekoetan sartzen dira urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan meteorologiaren zaintza eta iragarpen operatiboa egitea. gainera, meteorologiarekin, klimatologiarekin, klima-aldaketarekin eta horiekin lotutako zientzien inguruko kontuek gizartean duten eraginari buruz informatu eta haiek analizatzea, segurtasun sailaren, euskal administrazioko beste sail eta organismo batzuen eta enpresa eta herritarrek dituzten beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Joseba M. Zorrilla Ibañez
(2024/06/27 - ) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak