Osasun Saila

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Babes zibilaren eta larrialdien esparruan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari dagokio Segurtasun Sailaren misioak eta eskumenak egikaritu eta betetzea arlo horietan. Zehazki, hauxe dagokio:
    1. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren babes zibileko planak egin, ezarri, berrikusi eta eguneratzea, eta beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, ordenamendu juridikoan jasotako tresnen bitartez, Euskadiko lurraldeari eragiten dioten bestelako larrialdi-planak bultzatu eta idazteko.
    2. Euskadin dauden arriskuen mapa eta inbentarioa egin eta mantentzea.
    3. Babes zibileko informazio- eta alerta-sarea koordinatzea.
    4. Euskadiko autobabes-planen erregistroa kudeatzea; autobabesa sustatzea eta zabaltzea, eta, beste erakunde batzuekin lankidetzan, programak egitea, herritarrei informazioa emateko, zer arriskuren menpe dauden eta larrialdiei nola erantzun behar dieten jakin dezaten.
    5. Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan, larrialdietarako praktikak eta simulakroak egitea.
    6. Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa eta larrialdietarako 1-1-2 telefono zerbitzua kudeatzea.
    7. Taktika operatiboak egitea eta horiek tratatzeko jarduerak zuzentzea, bai eta baliabide operatiboen koordinazioa ere.
    8. Larrialdi-egoerei erantzuteko baliabide eta bitartekoen eskuragarritasuna sustatzea.
    9. Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuei laguntzeko sareak sortzea sustatzea, herritarrek boluntariotza-erakundeetan emandako lankidetzaren bitartez.
    10. Larrialdi-kudeaketako maila profesional ezberdinen prestakuntza-curriculumen garapena bultzatzea, eta horien kualifikazio profesionala sustatzea, baliabide didaktikoak sortuz eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzarekin.
    11. Behar diren neurriak garatzea, itsasertzeko jurisdikziopeko uretako gertakariei aurre egitea bermatzeko, eta itsasoko laguntzaren arloko legeria betearazteko.
    12. Zehatzeko ahala erabiltzea babes zibilaren eta larrialdien arloan, araudi horretan aurreikusitako baldintzetan.
  2. Meteorologia-esparruan, honako hauek dagozkio, zuzendaritza honi atxikitako Meteorologiako Euskal Agentziaren bitartez:
    1. Titulartasun propioko meteorologia-zerbitzuak eta horien azpiegiturak planifikatu eta koordinatzea, bai eta sare ozeano-hidrometeorologikoa eta sarearen informazioaren kalitatearena ere.
    2. Eguraldia behatzea, eta meteorologiaren azterketa eta iragarpena egitea.
    3. Meteorologia-informazio ofiziala prestatu eta kudeatzea, eta zerbitzu publikoei ?babes zibilari edo bide-segurtasunari? zuzendutako meteorologia-informazioko produktuak garatzea, edota berariazko sektore eta ekonomia-jardueretarako bestelako produktu espezifikoak, zeinetan meteorologiak garrantzi berezia izango baitu.

Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.
  2. Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  5. Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.
  6. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.
  7. Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  8. Bere jardun arloan, indarreko Hizkuntza Normalkuntzako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, euskararen erabilera bultzatzeko politiken kudeaketa integrala garatuko dute Zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  9. Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak.
    Kontratazio publikoak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira.
  10. Gastu- eta kontratazio-arloan Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariei dagozkien eskumenez gain, zuzendariei dagokie, baita ere, indarrean dagoen funts aurrerakinen araubidean ezarritakoarekin bat, haien jardun-eremuan beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onestea.
  11. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Portal de Foronda , 41
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Joseba M. Zorrilla Ibañez
(2024/01/20 - 2024/06/26) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria
Ricardo Ituarte Azpiazu
(2022/06/08 - 2024/01/19) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak