Lanhitz: Ohiko galderak
Eskaera
- EAEn lantokia duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek.
- Elkargo profesionalek: euren funtzio pribatuak egikaritzeko.
Deialdi honetatik bazter geratuko dira euskal sektore publikoa osatzen duten entitateak, euskara-zerbitzuak eksaintzen dituzten entitateak, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak eta hain fundazioak.
Pertsona edo entitate interesdunek bide elektronikoak erabili behar dituzte prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko. Eskaera egiteko esteka Lanhitz dirulaguntza arautzen duen deialdian argitaratuko da urtero.
Urtero argitaratzen da Lanhitz dirulaguntza. Deialdia arautzen duen agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera HILABETEKO EPEA dago eskabidea egiteko.
Ezinbestekoa da eskaera epe barruan egitea eta dagokion multzoan. Behin eskaera egiteko epea pasatuta, ez dago eskaera berririk egiteko modurik. Eskaera okerreko multzoan egin izanez gero, ezin da multzoz aldatu, eta, ondorioz entitateak erabaki beharko du aurrera egin nahi duen edo ez.
- Erakundearen diagnostikoa eta euskara planaren diseinua (2. multzoa)
- Itzulpenak
- Aldibereko itzulpen zerbitzua
- Langile elebidunen lanari lotutako hizkuntza-trebakuntza orokorra, baldin eta HABEk diruz lagundu ez badu.
- Lanari lotutako berariazko prestakuntza
- Euskararen erabilerari zuzenean lotutako Aldahitz (Eusle, Ulerrizketak eta Uler-saioak) edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak.
- Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak: Euskaraldia, Korrika, soziolinguistika gaiak, euskararen aldeko ekimenak, eta abar.
- Softwaregintza (euskarazko softwarearen sorkuntza edota programa, aplikazio edo software baten iturburu kodea euskaratzea).
- Diagnostikoa, plangintzaren diseinua, jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapenerako lanak. Honetan hiru azpi-kontzeptu hauek laguntzen dira diruz:
- Euskara batzordekideen eta euskara lan-taldeen bilera orduak.
- Euskara-koordinatzailearen edo jardueren komunikazioaz arduratuko den pertsonaren dedikazioa.
- Kanpo aholkularitza-zerbitzua, planaren jarraipenari eta ebaluazioari dagokien gastua.
Behin eskaera aurkeztu eta gero entitateak ezin du zuzenketarik egin eskaeran. Lanhitz deialdia kudeatzen duten teknikariek eskaera zuzentzeko errekerimendu bat egin beharko die egoitza elektronikoaren bidez, eta entitatea “nire karpeta” ataletik sartu beharko da espedientean eskaeran egindako akats horiek zuzentzeko.
Entitatea akatsaz eskaera epea bukatu baino lehen ohartzen bada, idatzi mezu bat lanhitz@euskadi.eus helbidera gertatutakoa azalduz eta errekerimendua azkartzeko aukera egongo da.
Erakundea taldez nahastu bada eta oraindik eskaera egiteko epea irekita badago, beste eskaera bat egin dezake talde egokian eta uko egin diezaio aurretik egindakoari. Horretarako, komenigarria da deialdia kudeatzen duten teknikariekin harremanetan jartzea. Eskaera egiteko epea amaitu bada, ezinezkoa da beste eskaera bat egitea.
Behin eskaera aurkeztu eta gero, entitateak ezin du zuzenketarik egin eskaeran.
Dena den, entitateak aldaketa bat egin nahi badu, idatzi mezu bat lanhitz@euskadi.eus helbidera gertatutakoa azalduz eta Lanhitz deialdia kudeatzen duten teknikariek baloratuko dute egoera.
Ez. Adierazle-sorta aurkeztea aukerakoa da, eta erakunde bakoitzak nahi duen eredua erabil dezake.
Aurkeztea derrigorrezkoa ez bada ere, kontuan izan aurkezten baldin bada, baloratu egiten dela.
Bi zatitan ordaintzen da. Lehenengoa, esleitutako kopuruaren % 65, dirulaguntzaren deialdia ebazten denean. Gainerako % 35, dirulaguntzaren zuriketa edo justifikazioa egin ondoren (hurrengo urteko martxoaren 31tik aurrera).
Justifikazioa
Multzo bakoitzak bere fitxa du eta fitxa horretan aurkituko dituzu aurkeztu beharreko dokumentuen ereduak. Justifikazio fasean erabili beharrekoak "justifikazioa" atalean daude:
1.multzoa: euskadi.eus/zerbitzuak/0096118
2.multzoa: euskadi.eus/zerbitzuak/0096119
3.multzoa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096120
4.multzoa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096121
Dirulaguntza jaso den deialdiko hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen.
Bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko da dokumentazioa, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta web gunean sartuta.
Justifikaziorako informazioa 3 multzo nagusitan banatzen da:
1.- Dirulaguntza jaso duten erakunde guztiek justifikaziorako bi inprimaki bete eta aurkeztu behar dituzte:
- Emandako dirulaguntza justifikatzeko inprimakia.
- Justifikazio kontu erraztua.
2.- Multzoaren arabera, ondokoa ere aurkeztu beharko da:
- Multzoa: Egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena. Bertan zehaztuko da zer egin den, helburua bete den, parte hartzaileak zeintzuk izan diren, zer baliabide erabili diren,…
- Multzoa: entitateak gauzatutako diagnostikoa eta euskara plana. Gutxienez, ondorengo hauek jaso beharko dituzte:
Diagnostikoa: entitatearen egoera soziolinguistikoa zein den, euskararen ezagutza eta erabilera zenbatekoa den EMEren arabera.
Euskara Plana: indarraldia, helburu nagusiak, lehentasunezko lan-ildoak, aurreikusten diren baliabideak, jarraipenerako adierazle nagusiak eta maiztasuna.
Ekintza solteak ere eginez gero, egindako ekintzen amaierako egoera azaltzeko txostena, lehenengo multzorako aurreikusitakoaren arabera.
- Multzoa: «Hizketa» aplikazioa behar bezala beteta. Bertan, Euskararen Plan Estrategikoaren atalean amaierako egoera bete behar da eta, Kudeaketa-planaren atalean, ekintzaren amaierako egoera ekintza bakoitzean.
- Multzoa: entitateak burututako proiektuaren ebaluazio-txostena.
3.- Dagokion entitateak honako kontzeptu hauen gastuak justifikatzeko dokumentazio gehigarria erantsi beharko du:
- Itzulpenak: itzuli edo egokitutako testuak eta jatorrizkoak euskarri informatikoan(15 MB-tik gorako artxiboak helbide honetara bidaliko dira fitxategiak partekatzeko tresna/web zerbitzu baten bidez: lanhitz@euskadi.eus ) eta horren zerrenda (dagokion Excel formularioa).
- Hizkuntza-trebakuntza orokorra eta berariazko prestakuntza: hizkuntza-trebakuntza orokorraren eta euskaraz egin diren laneko berariazko prestakuntza-ikastaroen zerrenda, iraupena, erabilitako material didaktikoa eta bakoitzean parte hartutako ikasleen kopurua, sexuaren arabera berezita (dagokion Excel formularioa).
- Aldahitz: metodologia honetan edo gisakoan oinarrituta gara diren prozesuen inguruko balorazio-txostena: talde kopurua, talde bakoitzeko kideak sexuaren arabera bereizita, erabilitako materialak eta lortutako emaitzak.
- Motibazio saioak eta ekimenak: zerrenda, iraupena eta bakoitzean parte hartutako langile kopurua sexuaren arabera banatuta (dagokion Excel formularioa).
- Softwaregintza: egindako lanen gaineko memoriaaurkeztuko da (dagokion Excel formularioa).
- Diagnostikoa, plangintzaren diseinua, jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapenerako gastuak: euskara-batzordearen bileren akten kopiaaurkeztu behar da euskarri informatikoan (15 MB-tik gorako artxiboak helbide honetara bidaliko dira fitxategiak partekatzeko tresna/web zerbitzu baten bidez: lanhitz@euskadi.eus ), besteak beste, honako hauek zehaztuz: data, partaideak (sexuaren arabera berezita), iraupena eta jorratutako gaiak.
Bai. Justifikaziorako epea oraindik ez bada bukatu, “Nire karpeta” atalean espedientean sar zaitezke eta hor dokumentazioa eransteko aukera dago.
Akatsa erantsitako dokumenturen batean baldin badago, erantsi dokumentu zuzena eta mezu bat idatzi lanhitz@euskadi.eus helbidera gertatutakoa azaldu eta akatsa duen dokumentua zein den azalduz, eta horren ordezkoa zein den adieraziz.
Ez dago modurik erantsitako dokumentuak ezabatzeko.
Hizketa (3.multzoa)
HIZKETA aplikazioa Eusko Jaurlaritzaren aplikazioa da eta bertan erakunde bakoitzak bere Plan Estrategikoa eta Kudeaketa Plana sar ditzake.
Lehenik eta behin, erakundearen fitxa eta erabiltzailearen fitxa bete eta lanhitz@euskadi.eus helbidera bidali “Hizketa” aplikazioan alta emateko.
***Fitxak nabegatzailean zabaltzeko arazoak badituzu, deskargatu ordenagailuan.
Hemen aplikazioarao sarbidea sarbidea: https://www.euskadi.eus/informazioa/hizketa-aplikazioa/web01-a2euplan/eu/
Bai. Horretarako, bi pauso bete behar dira:
- Erakundeak Ahalordeen Erregistroan eman behar dio horretarako baimena (https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/)
- HIZKETA aplikazioa erabiltzeko baimena bideratu behar da. Horretarako, ondoko dokumentuak beteta bidali beharko dira lanhitz@euskadi.eus helbidera:
***Fitxak nabegatzailean zabaltzeko arazoak badituzu, deskargatu ordenagailuan.
Plan estrategikoa gehitu
- Urteko plan estrategikoa sortu:
- Hasiera data (uneko urtea) eta amaiera data (hurrengoa)
- Elebidunen ehunekoa
- Plan estrategikoaren onarpen data
- “Xehetasunak” botoia sakatu eta EMEren 3. mailako elementuetan honako hauek adierazi:
- Hasierako % (egungo egoera)
- Aurreikusitako % (helburua edo erakundeak lortu nahi duen aurrerapen maila)
Kudeaketa plana gehitu
Erakundearen zein Plan Estrategikoren barruan sortu nahi den Kudeaketa Plana aukeratu, hau da, Lanhitzeko Kudeaketa Plana gauzatuko den urte bereko Plan Estrategikoa.
- Ekintzak 3.mailako elementuekin lotuko dira. Bi aukera:
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak proposatutako ekintzetatik nahi direnak aukeratu
- Ekintza berriak sortu
- Ekintza bakoitzari buruzko informazioa osatu.
Plan estrategikoa: amaierako egoera
- Plan Estrategikoaren amaierako ehunekoa adierazi 3. mailako elementuetan, lortutako helburua.
Kudeaketa plana: amaierako egoera
- Aurreikusitako ekintza bakoitzaren amaierako egoera adierazi:
- Eginda
- Atzeratuta: arrazoia eman (euskaraz eta gaztelaniaz) eta ekintza gauzatzeko data berria zehaztu.
Bertan behera utzita: arrazoia eman (euskaraz eta gaztelaniaz).
Bai. Plan Estrategikoaren erlaitzean “Plan Estrategikoa kopiatu” izeneko botoia dago. Irizpide batzuen araberako bilaketa egin daiteke, kopiatu nahi den plana bilatzeko. Aukeratu, eta “jarraitu” botoiari eman ostean, “Beste Plan batetik abiatutako Plan Estrategikoari Alta emateko” pantaila agertzen da, aukeratutako Plan Estrategikoari dagokion informazio guztiarekin.
“Plana Kopiatu” botoia sakatzerakoan, Plan Estrategiko berria sortuko da ardatz, elementu, helburu eta adierazle guztien informazioa kopiatuta. Azkenik, “Plan Estrategikoen Xehetasunak” pantailan ikusi ahal izango da Plan Estrategiko berria.