Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza
- Titularra: Unai Nieto Marijuan
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
11. artikulua.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza.
Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak artikulu honen 2. apartatuan zerrendatzen diren egitekoak eta jardun-arloak ditu esleituta. Honako hauei buruzkoak dira, berariaz besterik esaten ez bada: goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeei, ikerkuntza eta irakaskuntza laguntzeko zerbitzuei, hezkuntza-ikuskaritzari eta Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzei atxikitako langileak:
- Irakasleak.
- Hezitzaileak:
- Saileko lan-kontratuko beste langile batzuk, sailaren hitzarmen kolektiboari lotuak direnak.
- Administrazio Orokorreko langileak, ikastetxeei atxikiak direnak.
- Espezialistak.
Aipatutako langile horiei dagokienez, zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio:
- Aurreko apartatuko a), b), c) eta e) letretan aipatutako langileei dagokienez, lan-kontratudun langile finko edo karrerako funtzionario izaera lortzeko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzea, betiere bat etorriz Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutakoarekin; eta, halaber, proba horietarako epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.
- Karrerako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketetako oinarriak prestatzea, baremazio-batzordeak izendatzea eta lehiaketen garapena kudeatzea. Halaber, Hezkuntza Saileko irakasleen eta lan-kontratudun langileen lekualdatze-lehiaketetako oinarriak prestatzea, eta lehiaketen garapena kudeatzea.
- Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzarekin, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin eta Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzarekin bat etorrita, Ikerketako eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetako plazak betetzeko merezimendu-lehiaketen oinarriak prestatzea, eta lehiaketak kudeatzea.
- Aurreko puntuko a), b), c) eta e) letretan zehaztutako langileen nominak kudeatu eta kontrolatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuen eskudantziak.
- 1. paragrafoko a), b), c) eta e) apartatuetan zehaztutako langileen gastuak aurreikustea, eta gastu horien jarraipena egitea.
- Aurreko apartatuko a), b), c) eta e) letretan zehaztutako langileei dagokienez, sindikatuekiko harremanak eta negoziazio kolektibo propioa zuzentzea.
- Lan-absentismoa kontrolatzea eta hari buruzko azterlanak prestatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lanean diharduten langileen erregistroko irakasleen, hezkuntza-langileen eta lan-kontratudunen atala kudeatzea eta mantentzea (atal hori dekretu honen 7. artikuluan aurreikusita dago: 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).
- Irakasle, hezkuntza-langile eta lan-kontratudun funtzionarioen administrazio-egoeren deklarazioa egitea, eta haiek jardunera itzultzeko baimena ematea, zeregin hori beste organo bati ez badagokio.
- Bateragarritasun-espedienteak ebaztea eta nahitaezko eta borondatezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa.
- Zerbitzu-eginkizunak kudeatzea eta ematea. Kolektiboei dagozkien lizentziak eta baimenak ematea, onartutako akordio arautzaileek eta hitzarmen kolektiboek diotenari jarraituz, betiere.
- Langileak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak ematea.
- 1. apartatuko c) eta d) letretako kolektiboen lanpostuen zerrenden proposamena egitea.
- Laneko arriskuen arloan aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.
- Irakasle, garbitzaile eta sukaldeko langileen gizarte- eta prestakuntza-funtsaren oinarriak prestatzea eta funtsak banatzea.
- Ikasturte hasieran, irakasleen plazak esleitzeko eta bete beharreko lanpostuak betetzeko prozesua.
- Hezkuntza Saileko langileak ordezkatzeko izangaien zerbitzuak birbarematzea.
- Oro har, langileen buru izatea, eta administrazio eta ohiko kudeaketako egintzak burutzea.
Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
KARGUAK
Kargu historikoak