Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

11. artikulua.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak artikulu honen 2. apartatuan zerrendatzen diren egitekoak eta jardun-arloak ditu esleituta. Honako hauei buruzkoak dira, berariaz besterik esaten ez bada: goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeei, ikerkuntza eta irakaskuntza laguntzeko zerbitzuei, hezkuntza-ikuskaritzari eta Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzei atxikitako langileak:

  1. Irakasleak.
  2. Hezitzaileak:
  3. Saileko lan-kontratuko beste langile batzuk, sailaren hitzarmen kolektiboari lotuak direnak.
  4. Administrazio Orokorreko langileak, ikastetxeei atxikiak direnak.
  5. Espezialistak.

Aipatutako langile horiei dagokienez, zuzendaritzari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio:

  1. Aurreko apartatuko a), b), c) eta e) letretan aipatutako langileei dagokienez, lan-kontratudun langile finko edo karrerako funtzionario izaera lortzeko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzea, betiere bat etorriz Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutakoarekin; eta, halaber, proba horietarako epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.
  2. Karrerako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketetako oinarriak prestatzea, baremazio-batzordeak izendatzea eta lehiaketen garapena kudeatzea. Halaber, Hezkuntza Saileko irakasleen eta lan-kontratudun langileen lekualdatze-lehiaketetako oinarriak prestatzea, eta lehiaketen garapena kudeatzea.
  3. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzarekin, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin eta Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzarekin bat etorrita, Ikerketako eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetako plazak betetzeko merezimendu-lehiaketen oinarriak prestatzea, eta lehiaketak kudeatzea.
  4. Aurreko puntuko a), b), c) eta e) letretan zehaztutako langileen nominak kudeatu eta kontrolatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuen eskudantziak.
  5. 1. paragrafoko a), b), c) eta e) apartatuetan zehaztutako langileen gastuak aurreikustea, eta gastu horien jarraipena egitea.
  6. Aurreko apartatuko a), b), c) eta e) letretan zehaztutako langileei dagokienez, sindikatuekiko harremanak eta negoziazio kolektibo propioa zuzentzea.
  7. Lan-absentismoa kontrolatzea eta hari buruzko azterlanak prestatzea.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lanean diharduten langileen erregistroko irakasleen, hezkuntza-langileen eta lan-kontratudunen atala kudeatzea eta mantentzea (atal hori dekretu honen 7. artikuluan aurreikusita dago: 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).
  9. Irakasle, hezkuntza-langile eta lan-kontratudun funtzionarioen administrazio-egoeren deklarazioa egitea, eta haiek jardunera itzultzeko baimena ematea, zeregin hori beste organo bati ez badagokio.
  10. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea eta nahitaezko eta borondatezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa.
  11. Zerbitzu-eginkizunak kudeatzea eta ematea. Kolektiboei dagozkien lizentziak eta baimenak ematea, onartutako akordio arautzaileek eta hitzarmen kolektiboek diotenari jarraituz, betiere.
  12. Langileak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak ematea.
  13. 1. apartatuko c) eta d) letretako kolektiboen lanpostuen zerrenden proposamena egitea.
  14. Laneko arriskuen arloan aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.
  15. Irakasle, garbitzaile eta sukaldeko langileen gizarte- eta prestakuntza-funtsaren oinarriak prestatzea eta funtsak banatzea.
  16. Ikasturte hasieran, irakasleen plazak esleitzeko eta bete beharreko lanpostuak betetzeko prozesua.
  17. Hezkuntza Saileko langileak ordezkatzeko izangaien zerbitzuak birbarematzea.
  18. Oro har, langileen buru izatea, eta administrazio eta ohiko kudeaketako egintzak burutzea.

Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Unai Nieto Marijuan
(2024/09/06 - ) Langileriaren kudeaketa zuzendaria

Kargu historikoak

Blanca Maria Guerrero Ocejo
(2024/06/27 - 2024/07/25) Langileriaren kudeaketa zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK