Hezkuntza Saila

Langileak. Bide telematikoen bidez harremanetan ipintzeko betebeharra

Sarbideak

 Komunikabide

Tramitagune Hezkuntza - Eskaerak, erreklamazioak eta errekurtsoak

Tramitagune Hezkuntza - Ziurtagiriak (IDC – Aldi baterako etetea)


 * Ohar argigarria (leiho berri batean irekitzen da) (2023-04-20)

 * Ez irakasleentzako oharra (leiho berri batean irekitzen da) (2024-11-27)

39/2015 Legearen 14.e) artikuluan ezartzen denez, administrazio publikoekiko harremanak bide elektronikoen bidez izatera behartuta egongo dira edozein izapide egiteko: “e) Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu publiko izateagatik administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran”.

Beraz, jarraibide hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera, ikastetxeetan edo laguntza-zerbitzuetan zerbitzuak ematen dituzten Hezkuntza Saileko langile guztiek telematikoki egin beharko dituzte izapideak eta jarduketak. Horretarako, orain arte gaitutako bide eta prozedura telematikoez gain (EIZU, Hezigunea, Ordezkagunea, etab.), hiru plataforma telematiko hauek jarri dira abian, honako helburu hauekin:

  • Komunikabide: kontsultak, kexak edo iradokizunak aurkezteko bakarrik: ez du ez espedienterik ez administrazio-izapiderik sortuko
  • Tramitagune Hezkuntza – Eskaerak, erreklamazioak eta errekurtsoak: administrazio-izapideetarako postontzia (ez du balio kontsulta orokorretarako)
  • Tramitagune Hezkuntza - Ziurtagiriak: ziurtagiriak eskatzeko postontzia (Hezigunetik automatikoki deskargatu ezin direnak soilik)

Instrukzioa indarrean jartzen denetik aurrera, Administrazioko langileen eskabideak, erreklamazioak edo errekurtsoak baliabide telematikoen bidez aurkeztu beharko dira. Kontsultei dagokienez, langileen eta herritarren eskura jarri da Komunikabide aplikazioa, horretarako gaituta daudenez gain.

Zuzenean herritarrentzako arreta - Herritarrei arreta emateko bideak