Prozedurak. LAPri buruzko informazio ematea, jarraibideak eta erregistroa
Ikastetxean lehenbiziko aldiz eta edozein kontratu-mota eta iraupenarekin lanean hasten diren Hezkuntza Sailaren mendeko langileei lan-arriskuen prebentzioari buruzko informazioa emateko jarraibideak
- Lan-arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, 18 eta 20 art. (BOE, 269 zenbakia, 1995-11-10)
Ematen den informazioa
Ikastetxeko zuzendaritza arduratuko da langile berriek, ikasturtearen hasieran edo ikasturtean zehar, lan-arriskuen prebentzioari buruz izan beharreko informazioa jasotzeaz:
- Zein diren lanean langileen segurtasun eta osasunerako dauden arriskuak, bai ikastetxe osoari dagokionez eta bai lanpostu-mota bakoitzari dagokionez, eta arrisku horiei zer prebentzio-neurri aplikatu behar zaien
- Ikastetxeko larrialdietako plana
Informazioaren sarrera-erregistroa
Azkenik, “Informazioa eman izanaren erregistroa” dokumentua bete eta sina dezatela eskatuko zaie langileei.