Prozedurak. Ikastetxeetako Lan Arriskuen Prebentzioaren kudeaketa
Enpresa Jarduerak Koordinazioa
Prozedura hau aplikatu behar da ikastetxearen Zuzendaritzak kontratatzen badu obrak edo zerbitzuak enpresek edo langile autonomoek egitea. Prozedura honen helburua Hezkuntza Sailaren mendekoak diren unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen bertako edo kanpoko langileek babes eraginkorra izatea da, eta horrela, urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzen dela bermatuko da (2004-01-31ko BOE)
Ikastetxeak instalazioak lagatzen edo uzten badizkie pertsona fisiko edo juridikoei (publikoak edo pribatuak) edozein jarduera gauzatzeko, prozedura hau ez da aplikatuko. Kasu horietan, ikastetxearen zuzendaritzak larrialdi-neurriei buruzko informazioa soilik eman beharko du.
- Prozedura
- Fluxugrama
- Dokumentuak eta Eranskinak
- 1. Dokumentua - Kanpoko enpresak edo langile autonomoak ikastetxeari eman beharreko informazioa
- 2. Dokumentua - Kanpoko enpresaren edo langile autonomoaren zinpeko deklarazioa
- 3. Dokumentua - Enpresak koordinatzeko bilerako aktaren eredua
- I. Eranskina - Kontratatutako enpresentzako segurtasun neurri orokorrak
- II. Eranskina - Lan eremuan aurki daitezkeen arrisku orokorren eta arrisku-faktoreen zerrenda partziala