Hezkuntza Saila

Amatasuna eta edoskitzea babestu beharra, laneko arriskuetatik

Haurdun dauden langileei eta bularra ematen ari diren langileei behar bezala azaldu behar zaie zein arrisku dituzten beren lanpostuan, beren buruari edo umeari kalte egiteko modukoak.

Amatasuna eta edoskitzea benetan edo ondo babestuko baditugu lanak eragiten dituen arriskuetatik eta enpresak horretarako behar diren prebentzio-neurriak martxan jarriko baditu, ezinbestekoa da enpresari ahalik eta azkarren berri ematea haurdun egonez gero edo bularra ematen egonez gero; halere, ez da derrigorra, langileak aukeratuko du horren berri eman ala ez.