Hezkuntza Saila

Hezkuntza Berezia. Zerrendak irekitzea ikastetxe publikoetan

Zeinu-mintzairaren interpretea eta Okupazio Terapeuta. Deialdia: 2022-01-28

  • Deialdia (leiho berri batean irekitzen da)
  • Epea: 2022ko urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra, biak barne

Ohartarazpenak

  • HLEA hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa dutenek EZ dute izena eman behar deialdi honetan. Irekita mantentzen diren zerrendetan eman behar da izena
  • Ateratzen diren zerrendak 2021-2022 ikasturtean baino ez dira erabiliko
  • Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (Argitalpen-data: 2022-04-21)
  • Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 22tik 2022ko maiatzaren 23ra, biak barne
  • Zerrendak kontsultatzea: www.irakasle.eus 

www.irakasle.eus orrian / Irakaslegunea / “Administrazio-izapideak” eta “Zerrendak irekitzea” / “Zerrenda-Irekitze Berriak” – “Eskaera-aldi itxia dutenak (Prozesuaren Segimendua)”

  • Behin-behineko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (argitalpen-data: 2022-02-25)

    Erreklamazioak egiteko epea: 2022ko otsailaren 28tik martxoaren 4ra, biak barne.

    Erreklamazioak aurkeztea: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideak erabiliz (Erregistro elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da), Zuzenean (leiho berri batean irekitzen da), Posta Bulegoa...) dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari zuzenduta – “Irakasleak ez diren langileak”.

* Firefox Mozilla nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dugu, eskaerak egiteko eta dokumentazioa on-line eransteko

On-line eskaera
Irakaslegunea (www.irakasle.eus) (leiho berri batean irekitzen da)> (erabiltzailea eta pasa-hitza sartu) - Administrazio-izapideak - Zerrendak irekitzea - On-line eskaera

Pasahitza ez baduzu, gogoratzen ez baduzu edo galdu baduzu, beste bat lortu ahal izango duzu www.irakasle.eus webgunean, “ Pasahitza eskuratu (edo berreskuratu)” aukeratua

Atal honetan, egindako eskaerari buruzko informazio indibidualizatua lortzen da: eskatutako zerrendak onartu edo baztertu diren, eta titulazio akademikoak baliozkotu edo baztertu diren. Edozein kasutan, baztertzeko edo errefusatzeko arrazoiak adierazten dira.

Sartzeko, honako ibilbide hau jarraitu behar da:

  • Irakaslegunea (abre en nueva ventana) (www.irakasle.eus) > (sartu erabiltzailea eta pasahitza) -Administrazio-izapideak - Zerrenden irekiera - Irekita mantentzen diren zerrendak - Eskabidea (aukeratu izena eman duzun eta informazioa jaso nahi duzun zerrendako hizkuntza-eskakizuna eta sartu zure kontsulta pertsonalizatuan)