Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritza.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien Merkatu Antolakunde Erkideari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta haien inguruko proposamenak egitea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzarekin koordinaturik.
  2. Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreformei buruzko txostenak egitea eta jarrerak hartzea, dagozkion foro eta organismoetan ordezkaritza izatea eta NPEari lotutako esku-hartzeen diseinuak bultzatzea eta koordinatzea.
  3. Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketa-programak koordinatzea. Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreformei buruzko txostenak egitea eta jarrerak hartzea, dagozkion foro eta organismoetan ordezkaritza izatea eta NPEaren lehenengo oinarriaren zuzeneko laguntzak kudeatzea.
  4. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Erkideak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen erakunde ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Erkideak eragindako gastuen erakunde ordaintzailearen kontabilitatea eta barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.
  5. Landa-ingurunearen Garapenaren ekainaren 30eko 7/2022 Legean xedatutakoa aplikatuta sailari dagozkion eskumenak bultzatu, exekutatu eta koordinatzea.
  6. EAEko landa-ingurunearen garapen jasangarria bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, EAEko landa-ingurunea lurraldearen gainerakoarekiko berdintasun-plano batean posiziona dadin.
  7. Euskal landa-eremua bultzatu eta zaintzeko jarduerak garatzea.
  8. Landa-eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomiko jasangarria sustatzea, landa-ingurunearen funtzio-aniztasuna mantenduz, betiere lehen sektorearen jarduera errespetatuz, funtsezkoa baita landa-eremurako.
  9. Landa-ingurunean, enpresa-ekimen berriak sustatzea eta babestea, enpresak sortzea, daudenak hobetzea, elkarteak eratzea eta aukera-berdintasuna bermatzea.
  10. EAEko landa-eremuko biztanleen ongizate-maila hobetu dadin sustatzea, eta zahartzea eta despopulazioa bihurtzea, azpiegiturak, zerbitzu eta ekipamendu publikoak eta bestelako jarduerak hobetuz.
  11. Plangintza estrategikoaren esparruko jarduerak garatu eta koordinatzea: lurralde-garapeneko programak, landa-garapeneko eskualde-programak eta toki-garapeneko planak.
  12. Ikuspegi instituzionalaren gobernantza bultzatuko duten ekintzak sustatzea, bermerako landa-mekanismoa edo «rural proofing» delakoa inplementatzeko, bai eta tokiko ikuspegi publiko eta pribatuaren gobernantza ere.
  13. Landa-garapeneko elkarteak bultzatu eta koordinatzea, eskualde-erreferente eta eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko jardunetan parte hartzeko tresna direlako.
  14. Nekazaritza Politika Erkideko bigarren zutabearen esparruan finantzatutako lurralde esku-hartzeak diseinatzea, eta Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak izapidetzea, landa-garapenaren arloko sailaren berezko eskumenen barruan.
  15. Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, Europar Batasunaren nekazaritza eta elikagaien arloetako arau eta politikak landu eta aplikatzeko, betiere indarrean dauden hitzarmen eta arauen arabera.
  16. Landa-garapeneko laguntza-programak prestatu eta koordinatzea, Europar Batasunaren nekazaritza politikaren eta landa-garapenaren barruan.
  17. Landa-ingurunean garatzen diren jarduera ekonomikoetako belaunaldi-erreleboari lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.
  18. EAEko landa-inguruneko gizarte-berrikuntzari laguntzea.
  19. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea landa-ingurunean, ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurrien bidez.
  20. Landa-ingurunean turismo jasangarria sustatzea, turismo-arloko eskumena duen sailarekin lankidetzan; horretarako, ekimen endogenoak, nekazaritza-turismoa eta nekazaritza-jardueraren dibertsifikazio-ekimenak baliatzea.
  21. Landa-ingurunea digitalizatzen laguntzea, teknologien, azpiegituren eta zerbitzuen arloan.
  22. Landa-garapenerako interesgarriak diren gaietan Europako sare eta proiektuetan parte hartzea sustatzeko jarduerak koordinatu eta bultzatzea.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzak beharrezko laguntza teknikoa eta administratiboa emango die Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluari eta Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeari.

7. artikulua.– Saileko zuzendaritzak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokion sailburuordearen mende daudela, edo sailburuaren mende, bestela, Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea nork bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Joseba Andoni Terreros Luengas
(2024/12/20 - ) Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK