Komunikazio Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lana eta Enplegua
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Sailburuak, bere egitekoak betetzeko, Komunikazio Zuzendaritzaren laguntza izango du, eta hark, eginkizun orokorrez gainera, honako hauekizango ditu:
- Informazio-harremanak zuzendu eta izatea komunikabide sozialekin, eta sailari buruzko informazio orokorra zabaltzea, sailaren gainerako organo laguntzaile gisa jardunez.
- Sailaren akzio publikoen informazio- eta publizitate-estaldura egokia ziurtatzea.
- Sailaren eginbeharrarekin zerikusia duten gaietan herritarren lankidetza sustatzeko publizitate instituzionaleko kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko beste kanpaina edo neurri batzuk diseinatzea eta gauzatzea, gainerako organo interesdunekin koordinatuta, bat etorriz Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearekin eta Publizitate eta Komunikazio Instituzionalaren Urteko Planarekin
- Sailaren komunikazio-politika zehaztu, zuzendu eta koordinatzea, sailaren jarduerak, erabakiak eta politikak behar bezala zabaltzen direla bermatzeko, bai informazio- eta prentsa-kanalen bidez, bai publizitate-kanalen bidez.
- Sailaren urteko argitalpen-programa prestatzea, Argitalpen Zerbitzu Zentralarekin batera.
- Sailari dagozkion herritarren arreta- eta informazio-zerbitzuek egoki jarduten dutela ziurtatzea (arreta espezializatua), eta Jaurlaritzak herritarrei arreta emateko duen zerbitzuarekin (Zuzenean zerbitzua) harremanak behar bezala bideratzea, bere eskumenekoak diren arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuta.
- Informazioaren argitaratze aktiboa eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatzea eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekin koherente izanik. Orobat, Komunikazio Zuzendaritzak izapidetu eta ebatziko ditu abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedatutakoaren arabera informaziorako irispide-eskubidea erabiltzeko aurkezten diren eskabideak (19/2013 Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa).
- Sailaren interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua kudeatzea, informazio automatizatua emateko, bai bibliografikoa, bai prentsa, irrati, telebistakoa zein Internetekoa.
- Behar diren dokumentazio bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo gisa aritzea, sailaren politika behar bezala gauzatzeko eta administrazio-zerbitzuak optimizatzeko. Zehaztea sailak zer argitalpen dituen aurreikusita kasuan kasuko urterako; hartara, urteko argitalpen-programa prestatu ahal izango da.
Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak
Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez ?Zerbitzuen zuzendaria, Kabinetearen zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude?, eskumen hauek izango dituzte, oro har:
- Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
- Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
- Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistikadatuei buruz beharrezkoa den informazioa.
- Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea bere arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
KARGUAK