Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

13. artikulua.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, lan-arloko agintaritza den aldetik dekretu honetako 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gainera:

  1. Indarrean dagoen legeriak lan-arloko legeria betearazteko esleitzen dizkion eskumenak baliatzea.
  2. Lurralde-ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea. Lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea ere egokituko zaio, bere eskumeneko arloetan.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera eta funtzionamendua zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, eta jarduera ikuskatzailearen planak eta programak ezartzea.
  4. Lan-harremanei buruzko espedienteez arduratzea, haiek izapidetzea eta lehen auzialdian ebaztea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiak baliatuz.
  5. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, zehapenak ezartzea lar-arloko arau-hauste administratibo oso astunengatik, alde batera utzita Gizarte Segurantzako arau-hausteengatik ezarri behar direnak.
  6. Kaleratze kolektiboaren, kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen prozedurak aztertu, izapidetu eta, hala badagokio, ebaztea, baldin eta ukitutako enpresak lantegiak baditu lurralde historiko batean baino gehiagotan; halaber, Konkurtso Legearen testu bateginaren 179. artikuluan adierazitako txostena idatziko du –testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–.
  7. Ohiko erretiroaren aurreko laguntzak ematea honelako prozesuek ukitutako langileei: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko kaleratze kolektiboko espedienteen prozeduretatik eratorritako eta ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoietan oinarritutako lan-harremanak amaitzeko prozesuak.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaiegunen egutegi ofiziala egin eta izapidetzea.
  9. Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, barnean hartuta kooperatibetako berdintasun-planen inskripzioa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako moduan.
  10. Lan-hitzarmen kolektiboen hedapen- eta atxikipen-espedienteak ebatzi eta izapidetzea.
  11. Greba-eskubidea baliatzen denean, komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko neurrien proposamena izapidetzea.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak lan-agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren baitan PRECOri dagozkion egitekoak.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoa zuzentzea, eta lurralde-ordezkaritzen bulego publikoak zuzendu eta koordinatzea.
  14. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
  15. Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan lan-agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, hargatik eragotzi gabe Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.
  16. Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Tramitazio Telematikorako Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  17. Laneko Arriskuak Prebenitzeko Ordezkarien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  18. Entitate espezializatuak akreditatzea, enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jardun dezaten, eta, halaber, pertsona eta entitate espezializatuak akreditatzea, prebentzio-sistemaren gaineko auditoria-jarduerak burutu ditzaten. Horretaz gainera, akreditazio horiei buruzko aldaketa- eta etete-espedienteak ebaztea.
  19. Salbuespenezko baimenak ematea hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte har dezaten, jarduera-eremua lurralde bat baino gehiago denean.
  20. Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditorien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  21. Lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik zehatutako enpresen erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  22. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntza Sektoreko Enpresa Bermatuen Erregistroa zuzentzea.
  23. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantokiak dituzten aldi baterako laneko enpresen erregistroa zuzendu eta kudeatzea, halako enpresei administrazio-baimena ematea eta haien gainean lan-agintaritzari esleitutako eskumenak baliatzea.
  24. Laguntza teknikoa ematea enpresei, langileei, entitateei eta organismoei, lan-agintaritzaren egitekoak betetzeko zereginaren barruan.
  25. Eragile sozialek dituzten giza baliabideen kualifikazioa sustatzea, zenbait prestakuntza-planen bitartez, zehazki giza baliabide horiek gizartearen garapen ekonomikoaren eta ongizatearen alde egin dezaten sustatuko duten prestakuntza-planen bitartez.
  26. Lan-arloko arauen aplikazioari buruzko edo laguntza eta dirulaguntza publikoen zaintza eta kontrolari buruzko Informazioa, laguntza eta lankidetza ematea administrazio publikoetako beste organo batzuei.
  27. Laguntza teknikoa eta administratiboa ematea Elkarrizketa Sozialaren Mahaiari.
  28. Soldata-arrakala murrizteko estrategia prestatzea.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzuen zuzendaria, Kabineteko zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude–, egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Ekonomia Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta haren Administrazio Instituzionalak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Arreta-maila partikularrari dagozkion betebeharrak betetzen direla ziurtatzea, ebatzi behar dituzten prozedurei eta izapidetzen dituzten espedienteei dagokienez, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
  11. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren arau-hausteen kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  12. Kudeaketa-organo gisa jardutea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako ondorioetarako.
  13. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak zehaztea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  15. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, eta, komunak direlako, oro har Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Angel Lapuente Montoro
(2024/06/27 - ) Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK