Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Kulturaren Euskal Kontseilua

Kulturaren Euskal Kontsaeiluaren logoa

Kulturaren Euskal Kontseiluak (KEK), 2000. urtean sortu zenetik, euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan du.

Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean. Helburu hurbilekoena koordinazioa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazio bertikala kultur gaietan eskudun diren hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazio horizontala kultur jardueran gehien eragiten duten erakunde-esparruekin nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuekin; eta, azkenik, koordinazioa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileekin.

Kontseilua, beraz, proposamenak egiteko topaleku moduan sortu zen, euskal errealitate kulturalaren gaineko sentsibilitate askotarikoek zabalik duten lekua bezala. Erabakiak hartzeko edo kultura kudeatzeko eratutako ordezkaritza organo bat ez denez, ez da beste ezein erakunderekin lehian sartu, eta hausnarketarako, proposamenak eta eztabaidak egiteko, adostasunak lortzeko gune izaten ari da. Hori dela eta, euskal sistema kulturalaren eta kultur jarduerari ematen zaion balioaren ikuspegi orokor batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) esparruan kultur politika jorratzeko baldintza paregabeak ditu.

Era berean, ez da komunikabideen kontuetan sartu, kulturarekiko harremanetan izan ezik eta, beraz, ez medietako estrategia -Ikus-entzunezkoaren Euskal Kontseilua abian jartzeari eta edukiei buruzko Lege gai izango litzatekeena-, ez hainbesteko garrantzia duen EITBren eginkizuna -kontratu-programan eta Ikusentzunezkoaren liburu zurian zehaztutakora atxiki beharko lukeena- ez dira Plan honen xede, zeharka ez baldin bada.

Araudia:

Sektoreak

  • Aguirre López, Lucia
  • Arantzabal Arrieta, Iban
  • Araolaza Arrieta, Oier
  • Argomaniz Bengoechea, Iñigo
  • Arroniz Nazabal, Iker
  • Azpillaga Goenaga, Patxi
  • Bagües Erriondo, Jon
  • Barandiaran Galdos, Jose Maria
  • Barrio Olano, Maite
  • Barroso Arahuetes, Anabella
  • Beloki Berasategui, Maialen
  • De Andres Zubillaga, Olatz
  • Fernández Pascal, Marian
  • Goñi Eizmendi, Maite
  • Iturri Plaza, Jose Agustin
  • Lopez Asensio, Ana
  • Madarieta Juaristi, Asier
  • Martinez Cordero, Inguma
  • Ortega Nuere, Cristina
  • Perez De Ciriza Valencia, Mertxe
  • Rodriguez Arkaute, Natxo
  • Saenz De Ugarte Balza, Fernando
  • Salvador Gil, Iñaki
  • Suarez Istebot, Frank

Erakundeak

Legebiltzarra

  • Barandiaran Arteaga, Gotzon
  • Iglesias Garcia, Fernando
  • Juaristi Galdos, Felipe
  • Olabarrieta Arnaiz, Xabier
  • Zuluaga Zamalloa, Irune

Eusko Jaurlaritzaren Sailak

  • Diego Casals, Juan
  • Garamendi Landa , Olatz
  • Urzelai Inza, Aitor
  • Zubeldia Arrieta, Juan Maria

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

  • Aizpuru Murua, Mikel
  • Atorrasagasti Calcedo, Aitziber
  • Dobaran Urrutia, Miren
  • Muñoz Otaegi, Joxean
  • Zupiria Gorostidi, Bingen

Foru aldundiak

  • Bilbao Ibarra, Lorea
  • Itxaso González, Denis
  • Martínez de Luna Unanue, Igone

Hiriburuetako udalak

  • Alonso Santamaría, Nekane
  • Canto Llorente, Estibaliz
  • Insausti Maisterrena, Jon

EUDEL

  • Iturbe Mendilibar, Koldo

EITB

  • Iturbe Mendialdua, Maite

Kulturaren Euskal Kontseiluan landutako txostenak, kultura plangintzan zehar:

Kulturaren Euskal Plana (2004 – 2008)

Kulturen aldeko Herritartasun Kontratua (2009 – 2012)

Kultura planei buruzko edukiak EAEko kultura plangintzan daude.

Azken aldaketako data: