Kulturaren Euskal Kontseilua
Kulturaren Euskal Kontseiluak (KEK), 2000. urtean sortu zenetik, euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan du.
Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean. Helburu hurbilekoena koordinazioa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazio bertikala kultur gaietan eskudun diren hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazio horizontala kultur jardueran gehien eragiten duten erakunde-esparruekin nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuekin; eta, azkenik, koordinazioa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileekin.
Kontseilua, beraz, proposamenak egiteko topaleku moduan sortu zen, euskal errealitate kulturalaren gaineko sentsibilitate askotarikoek zabalik duten lekua bezala. Erabakiak hartzeko edo kultura kudeatzeko eratutako ordezkaritza organo bat ez denez, ez da beste ezein erakunderekin lehian sartu, eta hausnarketarako, proposamenak eta eztabaidak egiteko, adostasunak lortzeko gune izaten ari da. Hori dela eta, euskal sistema kulturalaren eta kultur jarduerari ematen zaion balioaren ikuspegi orokor batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) esparruan kultur politika jorratzeko baldintza paregabeak ditu.
Era berean, ez da komunikabideen kontuetan sartu, kulturarekiko harremanetan izan ezik eta, beraz, ez medietako estrategia -Ikus-entzunezkoaren Euskal Kontseilua abian jartzeari eta edukiei buruzko Lege gai izango litzatekeena-, ez hainbesteko garrantzia duen EITBren eginkizuna -kontratu-programan eta Ikusentzunezkoaren liburu zurian zehaztutakora atxiki beharko lukeena- ez dira Plan honen xede, zeharka ez baldin bada.
Araudia:
- 219/2000 DEKRETUA, azaroaren 7koa (pdf, 145 kB), Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duena.
- 232/2006 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa (pdf, 55 kB), Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.
- 27/2008 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa (pdf, 95 kB), Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia aldatu eta bateratzen duena.
- AGINDUA, 2014ko ekainaren 10ekoa (pdf, 185 kB), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak kargutik kendu eta berriak izendatzearen berri ematen duena.
- AGINDUA, 2018ko ekainaren 19koa (pdf, 190 kB), Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak, eta berriak izendatzearen berri ematen.
Sektoreak
- Aguirre López, Lucia
- Arantzabal Arrieta, Iban
- Araolaza Arrieta, Oier
- Argomaniz Bengoechea, Iñigo
- Arroniz Nazabal, Iker
- Azpillaga Goenaga, Patxi
- Bagües Erriondo, Jon
- Barandiaran Galdos, Jose Maria
- Barrio Olano, Maite
- Barroso Arahuetes, Anabella
- Beloki Berasategui, Maialen
- De Andres Zubillaga, Olatz
- Fernández Pascal, Marian
- Goñi Eizmendi, Maite
- Iturri Plaza, Jose Agustin
- Lopez Asensio, Ana
- Madarieta Juaristi, Asier
- Martinez Cordero, Inguma
- Ortega Nuere, Cristina
- Perez De Ciriza Valencia, Mertxe
- Rodriguez Arkaute, Natxo
- Saenz De Ugarte Balza, Fernando
- Salvador Gil, Iñaki
- Suarez Istebot, Frank
Erakundeak
Legebiltzarra
- Barandiaran Arteaga, Gotzon
- Iglesias Garcia, Fernando
- Juaristi Galdos, Felipe
- Olabarrieta Arnaiz, Xabier
- Zuluaga Zamalloa, Irune
Eusko Jaurlaritzaren Sailak
- Diego Casals, Juan
- Garamendi Landa , Olatz
- Urzelai Inza, Aitor
- Zubeldia Arrieta, Juan Maria
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Aizpuru Murua, Mikel
- Atorrasagasti Calcedo, Aitziber
- Dobaran Urrutia, Miren
- Muñoz Otaegi, Joxean
- Zupiria Gorostidi, Bingen
Foru aldundiak
- Bilbao Ibarra, Lorea
- Itxaso González, Denis
- Martínez de Luna Unanue, Igone
Hiriburuetako udalak
- Alonso Santamaría, Nekane
- Canto Llorente, Estibaliz
- Insausti Maisterrena, Jon
EUDEL
- Iturbe Mendilibar, Koldo
EITB
- Iturbe Mendialdua, Maite
Kulturaren Euskal Kontseiluan landutako txostenak, kultura plangintzan zehar:
Kulturaren Euskal Plana (2004 – 2008)
- 2004-2008 Kulturaren Euskal Planaren ebaluazio-txostena (pdf, 190 kB)
- Kulturaren Euskal Planaren betetze mailaren balantzea (pdf, 210 kb)
- Ekintza planen betetze mailaren balantzea (pdf, 205 kb)
- Balantzea eta 2007-2008rako proposamena (pdf, 335 kb)
Kulturen aldeko Herritartasun Kontratua (2009 – 2012)
- Kulturaren Euskal Kontseilurako proiektuen egoera (ppt, 1.2 Mb)
Kultura planei buruzko edukiak EAEko kultura plangintzan daude.
Azken aldaketako data: