Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu honako arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburua, ikus-entzunezkoak, ikusizko arteak eta kultura- eta sormen-industriak.
- Kultura Sustatzeko Zuzendaritza lehen aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.
Era berean, kultura-ondarea sustatzeko politika publikoetan euskara bultzatuko du, baldin eta bere eskumen-eremuan garatzen badira, saileko Euskararen Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta. Genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan kultura-ondarea sustatzeko garatzen diren politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.
- Eginkizun horiek betetzeko, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak honako zerbitzu hauek ditu:
- Kultur Plangintzako Zerbitzua.
- Kultura eta Sormen-industrien Zerbitzua.
- Kultur Plangintzako Zerbitzuari dagokio:
- Bere eskumeneko arloetan kultura proiektuen sorkuntza, ekoizpen eta hedapenaren sustapenerako ekintzak proposatu eta kudeatu.
- Bere eskumen arloko dirulaguntzen programak eta lerroak kudeatzea.
- Abian jarritako ekintzen jarraipena eta balorazioa egitea eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak proposatzea.
- Kultura-sektorearekin elkarrizketa eta kontraste espazioak sustatzea eta kudeatzea, eta, hala badagokio, proposamen berriak bultzatzea.
- Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, sortzaileak eta kultura-proiektuak kanpoan sustatzeko proposamenak koordinatzea.
- Kultura- eta Sormen-industrien Zerbitzuari dagokio:
- Euskal Kultura eta Sorkuntza Barrutia proiektuaren garapena kudeatzea.
- Euskadiko kultura- eta sormen-industrien sektorearen garapena sustatuko duten ekintzak proposatzea.
- Eragile publiko eta pribatuekiko koordinazio- eta lankidetza-formulak proposatzea.
- Beste sektore eta jakintza-arlo batzuekin elkartzeko guneen sorrera kudeatzea.
- Kanpoko sareetan harreman-eremuak proposatzea eta Euskadi berrikuntzaren eta lehiakortasunaren arloan aukera-lurralde gisa kokatzen duten programak eta/edo proiektuak hautematea.
Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:
- Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
- Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
- Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
- Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
- Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
- Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
- Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.
KARGUAK