Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritza
- Titularra: Ane Urkiola Alustiza
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
10. artikulua.– Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.
Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari:
- Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatu eta lantzea, eta haren jarraipena egitea; organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako sektore publikoko gainerako entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatu eta sailarenarekin bateratzea; aurrekontuan egin beharreko aldaketak izapidetzea, eta saileko gastu-programak ebaluatzea.
- Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, dagozkion informazio-sistemak, ebaluazio jarraitukoak eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeen eta hezkuntza-sistemako gainerako unitateen kostuen azterketa egitea, sistemaren finantzaketa-ereduak eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren doakotasunaren bermeak ezartzeko.
- Saileko organo guztiei aholkularitza ematea, aurrekontuen kudeaketari eta finantzaketari dagozkien gaietan.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxe pribatuak ituntzeko eta finantzatzeko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatzea, betiere sistemaren planifikaziora egokitzea eragotzi gabe.
- Aurreko e) letran aipatzen diren arloei eta finantzaketa-akordioei dagozkien laguntzak aztertu, proposatu eta kudeatzea.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako itunpeko ikastetxeetako irakasleei egin beharreko ordainketa eskuordetua kudeatzea.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeen kudeaketa ekonomiko-administratiboaren eredua ezarri, ikuskatu eta eguneratzeko txostenak eta proposamenak egitea, ikastetxe horien kudeaketa-autonomiaren printzipioa betetzeko xedez.
- Zuzendariari dagozkio honako hauek: 1.000.000 euroko edo hortik beherako espedienteetan sailaren gastua baimentzea, eta Gobernu Kontseiluaren eta eskuordeko batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak eta izaera ekonomikoa duen beste edozein prestatzea.
- Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak koordinatzea.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxe publikoetan, garraioaren eta jantokien proposamena eta kudeaketa aztertu, diseinatu eta ezartzea, Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean.
Halaber, kontratazioaren arloan honako hauek dagozkio:
- Saileko organo guztiei aholkularitza ematea honako arlo hauetan: sektore publikoaren kontratuei buruzko legeria; kontratuak gauzatzean eta legeria horretan araututako prozeduretan hura egoki aplikatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuei esleitutako eskumenak.
- Sektore publikoaren kontratuei buruzko legeriari lotutako prozedurak izapidetzea, hargatik eragotzi gabe Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak eta beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak.
- Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da 1.000.000 euroko edo hortik beherako lizitazioaren oinarrizko aurrekontua duten kontratuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea erregulatzen duen araudian aurreikusitako baldintzetan, gastuaren onarpena barnean dela; kanpoan geratzen dira dekretu honetan beste organo batzuei esleitutako kontratu txikiak.
Aurreko apartatuetan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
KARGUAK