Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari:

  1. Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatu eta lantzea, eta haren jarraipena egitea; organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako sektore publikoko gainerako entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatu eta sailarenarekin bateratzea; aurrekontuan egin beharreko aldaketak izapidetzea, eta saileko gastu-programak ebaluatzea.
  2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, dagozkion informazio-sistemak, ebaluazio jarraitukoak eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.
  3. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeen eta hezkuntza-sistemako gainerako unitateen kostuen azterketa egitea, sistemaren finantzaketa-ereduak eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren doakotasunaren bermeak ezartzeko.
  4. Saileko organo guztiei aholkularitza ematea, aurrekontuen kudeaketari eta finantzaketari dagozkien gaietan.
  5. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxe pribatuak ituntzeko eta finantzatzeko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatzea, betiere sistemaren planifikaziora egokitzea eragotzi gabe.
  6. Aurreko e) letran aipatzen diren arloei eta finantzaketa-akordioei dagozkien laguntzak aztertu, proposatu eta kudeatzea.
  7. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako itunpeko ikastetxeetako irakasleei egin beharreko ordainketa eskuordetua kudeatzea.
  8. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeen kudeaketa ekonomiko-administratiboaren eredua ezarri, ikuskatu eta eguneratzeko txostenak eta proposamenak egitea, ikastetxe horien kudeaketa-autonomiaren printzipioa betetzeko xedez.
  9. Zuzendariari dagozkio honako hauek: 1.000.000 euroko edo hortik beherako espedienteetan sailaren gastua baimentzea, eta Gobernu Kontseiluaren eta eskuordeko batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak eta izaera ekonomikoa duen beste edozein prestatzea.
  10. Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak koordinatzea.
  11. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxe publikoetan, garraioaren eta jantokien proposamena eta kudeaketa aztertu, diseinatu eta ezartzea, Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean.

Halaber, kontratazioaren arloan honako hauek dagozkio:

  1. Saileko organo guztiei aholkularitza ematea honako arlo hauetan: sektore publikoaren kontratuei buruzko legeria; kontratuak gauzatzean eta legeria horretan araututako prozeduretan hura egoki aplikatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuei esleitutako eskumenak.
  2. Sektore publikoaren kontratuei buruzko legeriari lotutako prozedurak izapidetzea, hargatik eragotzi gabe Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak eta beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak.
  3. Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da 1.000.000 euroko edo hortik beherako lizitazioaren oinarrizko aurrekontua duten kontratuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea erregulatzen duen araudian aurreikusitako baldintzetan, gastuaren onarpena barnean dela; kanpoan geratzen dira dekretu honetan beste organo batzuei esleitutako kontratu txikiak.

Aurreko apartatuetan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Ane Urkiola Alustiza
(2024/06/27 - ) Kudeaketa ekonomikoaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK