Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzak sailaren administrazio ekonomikoaren, aurrekontuaren, kontratazioaren eta ondarearen gaineko ardura osoa du, eta, horretarako, beharrezko informazio, etengabeko ebaluaketa eta jarraipen sistemak ezarri eta mantenduko ditu.
Horrenbestez, honako egiteko hauek izango ditu: - Ekonomiaren eta aurrekontuaren arloan:
- Sailaren aurrekontu-aurreproiektua egin eta zuzentzea eta horren jarraipena egitea, aurrekontu aldaketak izapidetzea eta gastu-programen ebaluazioa egitea. Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aurrekontu-proiektua egiteko lana koordinatzea, eta sailaren aurrekontuarekin bateratzea.
- Gainbegiratzea, kontrol ekonomikoko organoei bidali baino lehen, barneko kontrol ekonomikoa eskatzen duten espediente guztiak, indarreko arauetan ezarritakoarekin bat etorriz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarenak diren gaiekin lotutako egiteko komunak kudeatzea, sailaren eskumenekoak badira, eta beste organo bati atxikita ez badaude.
- Kontratazioaren arloan:
- Kontratazio-espedienteak izapidetzea.
- Bitarteko propio pertsonifikatuei enkarguak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio araudian ezarritako baldintzetan.
- Nahitaez txosten juridikoa behar duten kontratazio publikoko gaiei buruzko irizpenak ematea.
- Ondare kudeaketaren eta baliabide orokorren arloan:
- Sailari esleitutako ondare-espedienteak kudeatzea. Halaber, sailaren jardun-arloekin zerikusia izanagatik beste sail batzuetako organoek izapidetu behar dituzten kontratazio- edo ondare-arloko bestelako espedienteen izapidetzea sustatzea, sailburuari dagokionean izan ezik.
- Polizia-arloko materialak eta azpiegiturak beharrezkoak eta egokiak diren aztertu eta ebaluatzea, eta baita horien estandarizazioa eta homologazioa proposatzea ere.
- Polizia-arloko azpiegiturak eta baliabide materialak ezarri, lortu, mantendu eta berritzeko planak eta programak proposatzea, horien jasangarritasuna eta eragingarritasuna bermatze aldera.
- Baliabideen hornikuntzaren eta dotazioaren erantzukizuna, eta baita horien kudeaketaren kontrola ere.
- Saileko zerbitzuen eta ibilgailuen antolaketa eta kudeaketa.
- Segurtasun Sailaren mendeko eraikinei dagokienez, zuzendaritza honek berariazko gainbegiratze zerbitzua emango du: obra-proiektuak, ikuskaritza teknikoa, kalitate kontrola eta egiaztagirien jarraipena.
- Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariari dagokio sailaren 300.000 euroko edo hortik beherako gastuak baimentzea, eta sailaren kontratazio organoari dagozkion ahalmenak erabiltzea kopuru horretako edo hortik beherako lizitazio-oinarria duten aurrekontu espedienteetan.
Era berean, eta baldintza berdinetan, 300.000 eurotik beherako bitarteko propio pertsonifikatuei enkarguak egiteko eskumena dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio
araubidean aurreikusitako baldintzetan.
Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak
Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:
- Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.
- Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
- Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
- Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.
- Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.
- Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
- Bere jardun arloan, indarreko Hizkuntza Normalkuntzako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, euskararen erabilera bultzatzeko politiken kudeaketa integrala garatuko dute Zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
- Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak.
Kontratazio publikoak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira. - Gastu- eta kontratazio-arloan Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariei dagozkien eskumenez gain, zuzendariei dagokie, baita ere, indarrean dagoen funts aurrerakinen araubidean ezarritakoarekin bat, haien jardun-eremuan beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onestea.
- Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.
KARGUAK
Jose Maria Gomez Ainz
(2023/01/26 - 2024/06/26) Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren zuzendaria
Lorena Elorriaga Ayarza
(2021/07/03 - 2023/01/20) Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak