Koordinazioa eta Planifikazioa
Koordinazioa
Koordinazioak zatien edo azpisistemen aniztasuna integratu nahi du sistema osoan, kontraesanak, bikoizketak eta batak bestea estaltzea saihestuz erakunde beraren barruan.
Printzipio hori gauzatzeko, Euskadiko erakunde eta sail arteko lankidetza, koordinazio eta baterako plangintza harremanak bultzatu eta garatu behar dira. Gobernua ekintza baterakorantz bideratzeko, sailen arteko koordinazio estrategiak eta elkarrekin lan egiteko jardunbideak argi eta zehatz bildu behar dira.
Planifikazioa
Plangintza antolaketa-tresna bat, eta tresna horren bidez, edozein erakundetan aurretik identifikatutako helburu batzuk lortzeko erabil daitezkeen baliabideak ordenatu nahi dira. Tresna horren bitartez, erakundearen helburuak ezartzen dira eta helburu horiek erdiesteko egoki diren jardunbideak finkatzen dira.
Alde horretatik, plangintza eta programazioa koordinazioaren printzipio konstituzionala betetzeko erabilitako tekniken artean kokatzen dira.