Enfokamer: Euskadiko merkataritzaren behatokia

Kontsumitzailearen konfiantza-indizea

Kontsumitzailearen konfiantza-indizea

Atal honetan Euskadiko eta Estatuko kontsumitzaileen konfiantza-indizeak biltzen dira, Laboral Kutxak edo Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindakoak, besteak beste/adibidez.

2023ko laugarren hiruhilekoko datuak

Euskal kontsumitzailearen konfiantza

Laboral Kutxak egindako txostenaren arabera, EAEko familien konfiantzak zertxobait egin du gora (+4), baina oraindik ere balio negatibotan (-9) dago. Hala, urtean zehar, ez dira desagertu ezkortasuna bultzatu duten argudioak eta urteko batez besteko balioa negatiboa (-9) izan da. Dena den, azkenean, ez da 2022koa baino (-11) ezkorragoa izan.

 Euskal kontsumitzailearen konfiantza

EAEko familien konfiantza 2022ko bigarren hiruhilekoan hasi zen okertzen. Orduko testuinguruan, inflazio-espiralak eragindako ezegonkortzea (eta horren ondorioz interesa-tasak igo izana) eta ezegonkortasun geopolitikoa (Errusiak Ukraina inbaditu zuen eta horrek energia- merkatuetan inpaktua izan zuen) ziren nagusi. Gerora, bi faktore horiek familien konfiantzan duten inpaktua arindu egin da (inflazioa kontrolatu egin da eta gerra oraindik konpondu gabe dagoen arren, energia-merkatu eta -prezioetan dituen ondorioak txikiagoak dira).

EAEtik kanpo, laugarren hiruhilekoko datuei erreparatuta, Espainiako (-20) eta EB 27ko (-18) familien konfiantza egonkortu egin dela ikusten da. Hala, EAEko familietakoa baino (-9) zertxobait negatiboagoa da, baina ia ez da izan aldaketa esanguratsurik aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

 Euskal kontsumitzailearen konfiantza

2023ko batez besteko datua (-9, -19 eta -19, EAE, Estatua eta EB-27) 2022koa baino zertxobait positiboagoa da (-11, -26 eta -23). Hori guztia kontuan izanda, eta 2023ko amaierako datuak falta direnean (ekonomia handietako batzuetan, Alemanian edo Frantzian, adibidez, hazkundea aurrez ikusitakoa baino txikiagoa izango da), 2024rako aurreikuspenak beheranzko joerarekin berrikusi dira, eta joera hobea 2025erako atzeratu da. Mezu horiek2 (hazkunde-igurikimen txikiagoak, beheranzko aurreikuspenak eta abar) hedapen handia izaten dute eta baliteke familien igurikimenetan eragina izatea.

Ilustración sobre el histórico

Sar zaitez serie historiko osoen adierazleetara.

Txosten guztiak kontsultatzeaFlecha derecha

Merkataritzaren behatokia logotipoa

Kontaktua

Helbidea

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Facebook X Instagram Pinterest Linkedin