Lehendakaritza

Brexit-aren aurrean prestatzeko orientabideak

EB-Erresuma Batuko Merkataritza eta Lankidetza Akordio berriarekin ere aldaketa handiak izango dira 2021eko urtarrilaren 1ean. Data horretan, Erresuma Batuak EBko Merkatu Bakarra eta Aduana Batasuna utziko ditu, baita EBko politika guztiak eta nazioarteko akordioak ere. EBrekin pertsonen, ondasunen, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio askeari amaiera emango dio.

EBk eta Erresuma Batuak bi merkatu bereiziko dituzte; bi esparru arautzaile eta legal desberdin. Horrek oztopoak jarriko dizkie ondasun eta zerbitzuen merkataritzari eta mugigarritasunari, bai eta mugaz gaindiko trukeei ere, bi norabideetan izan ez direnak, eta administrazio publikoei, enpresei, herritarrei eta bi aldeetako alderdi interesdunei eragingo die.

dira, hau da, merkataritzan eta mugikortasunean, Erresuma Batutik EBra eta alderantziz.

EBko administrazio publikoek, enpresek eta herritarrek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte aldaketa horiei aurre egiteko, haien eguneroko bizimoduan eta jardueran ahalik eta nahasmendurik txikiena eragiteko.

Transizio-aldiaren amaierak eragindako alderdi guztiak gidatzeko, Europako Batzordeak prestaketei buruzko informazio-komunikazio bat onartu zuen 2020.07.09an.

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=CELEX:52020DC0324&from=ES

Jarraian, eragin handiena jasango duten arloak zehazten dira:

  1. Salgaien merkataritza (PDF, 284 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  2. Zerbitzuen merkataritza (PDF, 285 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  3. Bidaiak eta turismoa (PDF, 443 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  4. Mugikortasuna eta Gizarte Segurantza (PDF, 280 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Horrez gain, Europako Batzordea Ateratze Akordioaren negoziazioetan zehar argitaratutako 100dik gorako oharrak berrikusten ari da, sektore espezifikoetara egokitzeko arauei dagokienez. Banakako arloei buruzko prestaketa-ohar eguneratu horien helburua da herritarrei, enpresei eta administrazio publikoei laguntzea trantsizio-aldia amaitu ondoren gertatuko diren aldaketa saihestezinetarako prestatzen, harremanei buruzko negoziazioen emaitza edozein dela ere – esate baterako, aduana-eskubideak, lehentasunezko jatorri-arauak, datuak babesteko legea, industria-produktuak, produktu kimikoak, zerbitzuak, zerbitzu-eginkizunak betetzen dituzten langileak eta abar –. Oharrak esteka honetan kontsulta daitezke:

https://ec.europa.eu/info/european-union-and-united-kingdom-forging-new-partnership/future-partnership/getting-ready-end-transition-period_es#comunicaciones-orientativas-sectoriales

Azkenik, adierazi behar da EBren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza- eta lankidetza-akordioak ez duela trenbide-zerbitzuei buruzko xedapen berezirik jasotzen. Mugaz gaindiko tren-zerbitzuek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera jarraitu ahal izango dute, baldin eta sektoreko enpresek, EBkoek zein Erresuma Batukoek, lizentzia baliodunak badituzte. Mantxako tunelaren trenbide-konexioari dagokionez, haren kudeaketarekin lotutako gaiak Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko negoziazioen mende daude, Batasunak urriaren 21ean Frantziari emandako gaikuntzaren arabera.

Azken aldaketako data: