Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

PRTR (Emisio eta Transferentzi Kutsagarrien Europako Erregistroa)

Deskribapena


508/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako jarduera bat edo batzuk egiten dituen konplexu bakoitzaren titularrak, aipatutako eranskinean jasotako gaitasun-atalaseak gainditzen dituenean, honako datu hauek jakinarazi behar dizkio urtero agintaritza eskudunari:

  • II. eranskinean jasotako kutsatzaileetatik edozein atmosferara, uretara eta lurrera isurtzea.
  • Lekutik kanpoko transferentziak, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kopurua edozein dela ere, balorizatzeko edo ezabatzeko.
  • II. eranskinean jasotako kutsatzaileren bat tratamendurako hondakin-uretan tokitik kanpo transferitzea.

Nori dago zuzenduta


508/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako industria-jarduerak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • PRTR 2024: 0122507

Administrazioari komunikazio-egintza


INGURUNETen eskaera elektronikoan hainbat datu-mota agertzen dira:

  • Kontsulta-datuak, aldatu ezin direnak. PRTR-Espainiari jakinarazitako datuetatik eta INGURUNETen dauden datuetatik datoz. Akatsen bat ikusiz gero, ingurumena@euskadi.eus helbideari jakinarazi behar zaio, eta egoitza elektronikoan azalpen-dokumentu bat erantsi (Beste dokumentu batzuk atalean) komunikazioa egitean.
  • Nahitaezko datuak, izartxo gorriz markatuta. Ez badira betetzen, ezin da komunikazioa aurkeztu.
  • Aukerako datuak. Gainerako datuak

Beste tramite batzuk