Hozte-dorre eta lurrun-kondentsadoreen jakinarazpena

Deskribapena


Jakinarazpen-agiria, hozte-dorre eta lurrun-kondentsadoreen titularrei zuzendua.

865/2003 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 4koa, legionelosiari aurrea hartu eta hura kontrolatzeko higiene eta osasun alorreko irizpideak ezartzen dituena.

3. artikulua. Hozte-dorre eta lurrun-kondentsadoreen jakinarazpena.

Hozte-dorreen eta lurrun-kondentsadoreen titularrak eta enpresa instalatzaileak behartuta daude instalazio horien datuak osasun-administrazio eskudunari jakinaraztera hilabeteko epean, martxan jartzen direnetik zenbaturik: zenbat diren, zer ezaugarri tekniko dituzten eta zein diren sisteman eragina duten aldaketak.

Instalazioko jarduera behin betiko uzten denean, horren berri ere goian aipaturiko epean emango dute.

Instalazioaren titularrek, fabrikatzaileek, instalatzaileek, mantentzaileek edo jakinarazpenaren xede diren instalazioei buruzko informazioa duten entitateek nahitaez erantzun beharko diete osasun-agintaritza eskudunek egindako informazio-eskaerei.

Horretarako, egindako eragiketak jasotzen dituzten erregistroak eduki beharko dituzte, osasun-agintaritzaren eskura egongo direnak.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

 

 

 

Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tel.: 945 017 168

tel.: 944 031 539

Tel.: 943 022 738  Faxa: 943 022 701

 

 

 

 Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa

Uribe Kostako Eskualde Zentroa

Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa

 

Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz

Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA)

Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA)

 tel.: 945 017 166 

Tel.: 944 032 921

Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023

 

 

 

 Aiarako Eskualde Zentroa

Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa

Urolako Eskualde Zentroa

 

Motxotekale 6, 01400 Laudio

Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA)

Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 220 

Tel.: 944 032 880

Tel.: 943 023 147 / 943 023 156

 

 

 

 Arabako Errioxako Eskualde Zentroa

Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa

Debagoieneko Eskualde Zentroa

 

Foruen kalea 6, 01320 Oion

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR  (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 218 

tel.: 944 032 820

Tel.:943 024 059  Faxa: 943 024 059

 

 

 

 

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa

Bidasoako Eskualde Zentroa

 

Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA)

Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA)

 

Tel.: 94 4 032 450

Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031

Izapidetzean arazoren bat baduzu, honako hauek egin ditzakezu:

  • Herritarrentzako arreta 012 telefonoaren bidez
  • Izapidetze elektronikoan arazo teknikoak izanez gero, jarri harremanetan erabiltzaileen arretarako zentroarekin 945 01 68 38 telefono-zenbakiaren bidez.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Hozte-dorreen eta lurrunketa-dorreen altaren jakinarazpena, zentsatutako hozteko dorrerik eta kondentsadorerik EZ duten instalazioetarako: 0107001
  • Hozte-dorreen eta lurrunketa-dorreen altaren, aldaketaren edo bajaren jakinarazpena, zentsatutako hozte-dorrea edo kondentsadorea DUTEN instalazioetarako: 0107002

ALTA (zirkuitoa eta elementuak)


INOLAKO HOZTE-DORRERIK ETA LURRUNKETA-KONDENTSADORERIK ERROLDATURIK EZ DUTEN INSTALAZIOETARAKO

Prozedura horri esker, alta eman dakioke hozte-dorre/lurrunketa-kondentsadore bat duen instalazio berri bati, zeina Osasun Administrazioari jakinarazi behar baitzaio. Instalazio berri horri alta emango zaio Osasun Publikoko erroldan. Gogoan izan jada jakinarazita badaukazula beste dorre/kondentsadoreren bat dagoeneko erroldatuta dagoen instalazio batean, hozte-dorreen eta lurrunketa-kondentsadoreen aldaketa edo baja jakinarazteko prozedura erabili beharko duzula dorre edo zirkuitu berri bati alta emateko.

Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Hozte-dorreen eta lurrunketa-dorreen altaren, aldaketaren edo bajaren jakinarazpena, zentsatutako hozte-dorrea edo kondentsadorea DUTEN instalazioetarako


HOZTE-DORREREN BAT EDO LURRUNKETA-KONDENTSADOREREN BAT ERROLDATUTA DUTEN INSTALAZIOETARAKO.

Prozedura horrek aukera ematen du dagoeneko erroldatuta dagoen instalazio bateko hozte-dorre bati edo lurrun-kondentsadore bati alta emateko, aldatzeko edo baja emateko. Eskabidean sartzean, erroldatutako instalazioetako zirkuitu guztiak egiaztatu ahal izango dituzu, aldatu behar dena aukeratuta. Aldaketen barruan, hiru ekintza hauek egin daitezke: dorre/kondentsadore berriaren alta, lehendik dagoen dorre/kondentsadore baten aldaketa edo lehendik dagoen dorre/kondentsadore baten baja.

Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.