Elikagaien Kalitate eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuari kontsultak
Deskribapena
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak EAEko elikagaiei eragiten dien araudia interpretatzeko hainbat gairi buruzko informazio- eta orientazio-zerbitzua du, hala nola etiketatzeari, elikadura-informazioari, ontziratzeari, osagaiei eta abarri buruzkoa.
Interesdunak izapidetze elektronikoaren bidez egin dezake kontsulta, eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzako Elikagaien Kalitate eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuak erantzun koordinatua emango die ahalik eta lasterren.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza
EGIN ZURE KONTSULTA
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Komunikazioa bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Komunikazioa sinatu.
- Komunikazioa eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.