Komunikazio Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Komunikazio Zuzendaritza.

Komunikazio Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honetako 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gainera:

  1. Informazio-harremanak zuzendu eta izatea komunikabide sozialekin, eta sailari buruzko informazio orokorra zabaltzea, gainerako organoen organo laguntzaile gisa jardunez.
  2. Sailaren akzio publikoen informazio- eta publizitate-estaldura egokia ziurtatzea.
  3. Sailaren eginbeharrarekin zerikusia duten gaietan herritarren lankidetza sustatzeko publizitate instituzionaleko kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko beste kanpaina edo neurri batzuk diseinatzea eta gauzatzea, gainerako organo interesdunekin koordinatuta, bat etorriz Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearekin eta Publizitate eta Komunikazio Instituzionalaren Urteko Planarekin.
  4. Sailaren komunikazio-politika zehaztu, zuzendu eta koordinatzea, sailaren jarduerak, erabakiak eta politikak behar bezala zabaltzen direla bermatzeko, bai informazio- eta prentsa-kanalen bidez, bai publizitate-kanalen bidez.
  5. Sailaren urteko argitalpen-programa prestatzea, Argitalpen Zerbitzu Zentralarekin batera.
  6. Sailari dagokion jardun-arloan herritarrei arreta emateko maila espezializatuari dagozkion betebeharrak betetzen direla ziurtatzea, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa), eta harremanak antolatzea Zuzenean – Herritarrentzako arreta-zerbitzuarekin, bere eskumen-eremuko gaietan solaskide operatiboak daudela ziurtatuz.
  7. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioaren berrerabilera eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.
  8. Sailaren interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua kudeatzea, informazio automatizatua emateko, bai bibliografikoa, bai prentsa, irrati eta telebistakoa, bai Internetekoa.
  9. Behar diren dokumentazio bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo gisa aritzea, sailaren politika behar bezala gauzatzeko eta administrazio-zerbitzuak optimizatzeko.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzuen zuzendaria, Kabineteko zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude–, egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Ekonomia Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta haren Administrazio Instituzionalak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Arreta-maila partikularrari dagozkion betebeharrak betetzen direla ziurtatzea, ebatzi behar dituzten prozedurei eta izapidetzen dituzten espedienteei dagokienez, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
  11. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren arau-hausteen kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  12. Kudeaketa-organo gisa jardutea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako ondorioetarako.
  13. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak zehaztea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  15. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, eta, komunak direlako, oro har Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Sergio Carracedo Fernandez
(2024/10/26 - ) Komunikazio zuzendaria

Kargu historikoak

Elena Perez Iriarte
(2024/07/12 - 2024/10/25) Komunikazio zuzendaria
Concha Aretxaga Iturregui
(2024/06/27 - 2024/07/05) Komunikazio zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak