Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da lehendakariari laguntzen diona Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetan estrategia politiko-instituzionala definitzen eta zuzentzen.
Organigrama
-
María Ángeles Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
-
Conchi Quintana Aguirre Kanpo Harremanetarako Zuzendaria
-
Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria
-
Mikel Anton Europako Gaietarako Zuzendaria
-
Rafael Kutz Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkaria
-
Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria
-
Unai Telleria Euskadiren Estatu Batuaetako ordezkaria
-
José María Cazalis Euskadiren Mexikoko ordezkaria
-
María Aranzazu López de Munain Zulueta Euskadiren Frantziako ordezkaria
-
Marta Marin Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria
Egitekoak
- Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatu, sustatu eta koordinatzea, Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean.
- Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan laguntzea eta aholku ematea, eta Lehendakariak arlo horretarako ematen dituen jarraibideak betearaztea. Alde horretatik, Lehendakaritzari laguntzea, Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo ?erakunde batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala den aldetik dituen eginkizunetan. Horrez gain, lehendakariaren ordezkoa izango da Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan.
- Kanpoko pertsonaia ezagunak Euskadira etortzen direnerako plangintza, laguntza eta koordinazioa.
- Europar erakundeei buruzko jardueraren politika, batez ere Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari buruzkoa.
- Mugaz gaineko eta eskualde arteko lankidetza-harremanak sustatzea eta koordinatzea.
- Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harremanen politika planifikatzea.
- Europar politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen, eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, eta gai horietan Estatuko Administrazioarekin koordinazio instituzionalean aritzea.
- Nazioarteko Tratatuak egiten eta negoziatzen Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzentzea eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.
- Estatuak gai horietan borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.
- Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten entitate publiko edo pribatuekiko harremanak garatzea.