Helburuak.
XII. Legegintzaldian, honako hauek dira Europar Batasunaren helburuak:
- Europar proiektuari ekarpena egitea eta beraren partaideetako bet izatea, jarduera hauen bidez:
- Euskal eragileak EBren funtsezko ekimenetan guztiz integratzearen alde egitea, horretako:
- Parte-hartzea funtsezko proiektu eta programetan bultzatzea, batez ere trantsizio hirukoitzarekin eta COVID-19aren osteko susperraldiarekin zerikusia dutenen kasuan.
- Eskualdeko arteko, eremu atlantikoko eta mugaz gaindiko lankidetza sustatzea.
- Euroeskualdea sendotzea:
- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen 2021-2027 Estrategia hedatzea.
- Communauté d´Agglomération du Pays Basque - Iparraldearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena gauzatzea.
- Euskal eragileak EBren funtsezko ekimenetan guztiz integratzearen alde egitea, horretako:
X. legegintzari begira Europako Gaien arloan dauden helburuak honako hauek dira, Nazioartekotzeko Esparru Estrategian jasotzen denaren arabera:
- Europaren eraikuntzan, besteekin batera, partaide eta erantzule izatea.
- Euskadiren lidergoa indartzea bere interesak EBn defendatzeko.
- Mugaz gaindiko lankidetza sendotzea.
- Euskal eragileen partaidetza areagotzea EBko instituzioetan, proiektuetan eta ekimenetan.
- Europako Erkidegoko Zuzenbidea aplikatzen dela zaintzea.
- Euskadiren garapen etengabe eta jasangarria indartzea, Europan haren interesak sustatuz, honako jardunbide hauek kontuan izanik:
- Euskadiren estzaestrategikoak diren europar eskualdeekin harremanak garatzea.
- Euskadik EBn dituen harreman instituzionalak areagotzea.
- Euskal eragileek europar sare tematikoetan parte-hartzea sustatzea.
- Euskal gizartearen parte hartzea indartzea Europaren eraikuntzan.
- Basque Country marka sendotzea.
Azken aldaketako data: