50. Kalbarioko Kristo Santuaren baseliza (Mutriku)
4. ETAPA: DEBA • MARKINA-XEMEIN
Itxaropenaren itsasargia
Kalbarioko Kristo Santuaren baseliza Mutrikuko herria eta portua menderatzen dituen tontor baten gainean dago, eta iraganean erreferentzia gisa balio zuen itsas zabalean zeuden arrantzaleentzat. Baselizako argiak gauez bereizten ziren itsasoan oso urrutitik; arrantzaleei orientatzeko balio zieten, itsasargi bateko argiak balira bezala.
Horregatik guztiagatik, Mutrikuko herritarrek Kalbarioko Kristo Santuarekiko debozio handia sentitzen zuten. Horren ondorioz, Kalbarioko Kristo Santuaren Kofradia eratu zen. Arrantzaleek eta inguruko baserrietako biztanleek osatzen zuten, eta baseliza mantentzeaz, argiztapenaz eta jaiak eta solemnitateak antolatzeaz arduratzen zen, zeinak, gaur egun, Mutrikuko jaiak baitira.
Jatorria
Ermita zaharra XVIII. mendearen hasieran eraiki zuten. Ermita edo santutxo txiki bat zen, oinplano angeluzuzenekoa, kanoi erdiko gangaz estalia, eta fatxada nagusia zurezko sareta xume batez itxita egongo zen. 1900 inguruan, tenplua handitu egin zen, eta ermitaren jatorrizko eraikinari nabe angeluzuzen bat gehitu zitzaion, harlangaitzezko hormak eta bi isurkiko estalkia zituena. Eraikin hura, aurrerantzean, abside bihurtu zen. 1940an elizpea eraiki zen.
Gaur egun, bere ingurua begiratoki bat da, egun argietan ikuspegi panoramiko bikaina duena, eta bere elizpea Kantauri itsasora begira dagoen babesleku bat da.