Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

7. artikulua.– Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza.

Sailburuak, ematen zaizkion ahalmenez baliatzeko, zuzenean izango du bere mende Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren laguntza eta aholkularitza. Zuzendaritza horri, dekretu honen 6. artikuluak saileko zuzendariei ematen dizkien egiteko orokorrez gain, artikulu honetako apartatuetan zerrendatutako egitekoak eta jardun-arloak ere badagozkio.

Sailburuaren kabinetea den aldetik, zeregin hauek izango ditu:

  1. Sailburuari laguntzea Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari emandako eskumenak era koordinatuan baliatzen.
  2. Jardun-irizpideak aztertzea eta sailburuari proposatzea, sailaren eskumeneko gaietan, ezertan ere urratu gabe saileko sailburuordeek gai horietan dituzten ahalmenak.
  3. Sailaren harremanak koordinatu eta zaintzea, bai Eusko Legebiltzarrarekikoak, bai Arartekoarekikoak, bai gainerako erakundeekikoak, sailean erakunde-harremanen eskumena duen organoaren bidez.
  4. Sailaren kanpoko harremanen alorrean behar diren ekintzak egitea. Bereziki, sailak Europar Batasuneko erakundeekin izan behar dituen jardunak koordinatu eta zaintzea, sailean kanpo-harremanetarako eskumena duen organoaren bidez.
  5. Sailak beste administrazio publiko batzuekin izan behar dituen jardunak koordinatu eta zaintzea, sailean eskumen hori duen organoaren bidez.
  6. Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea dagokion zuzendaritzarekin.
  7. Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea, kasu bakoitzean dagokion zuzendaritzarekin koordinatuta.
  8. Sailak gizarte-hedabideekin, informazio-agentziekin eta prentsa idatziarekin dituen harremanak koordinatzea, irudi-lanak eta sailaren kanpo-harremanak egikaritzea, baita sailaren iragarki ofizialak, prentsa-oharrak eta publizitate-kanpainak kudeatzea ere, beste sail batzuen eskumenak eragotzi gabe.
  9. Sailaren arlokako atalekin koordinatzea barruko kudeaketa-planak eta horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak egiteko lanak.
  10. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoak irekitzeko lana koordinatu eta guztien jarraipena egitea, gardentasun politikarekin bat etorrita.
  11. Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.

Gizarte-hedabideen alorrean, dagozkion administrazio-jarduera guztiak egingo ditu, baldin arauz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo bati ez badagozkio. Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin eta Euskararen Administrazio Unitatearekin lankidetzan egingo ditu jarduera horiek, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta euskara sustatzeko politikak sustatuko ditu. Egitekoen arlo honetan, nolanahi ere, hauek sartuko dira:

  1. Telekomunikazioen arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan, teknologia digitalari loturiko komunikabideak eta bestelako zerbitzuak ezartzeko eta egikaritzeko egin beharreko administrazio-jardunak garatzea.
  2. Behar den administrazio-kudeaketa egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren irrati-telebistako zerbitzuak emateko behar diren titulu juridikoak ematera bideratutako prozeduretan.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren irrati-telebistako operadoreek irratiari eta telebistari buruzko xedapen orokorrak eta operadoreek zerbitzua emateko izenpetutako dokumentuetako aurreikuspenak betetzen dituztela jarraitu eta egiaztatzea.
  4. Zehapen-prozedurei hasiera ematea eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari jardun-arlo horretan dagozkion zehapenak jartzea, beste organo bati ez badagozkio, eta ikuskapen- eta instrukzio-egitekoetarako Gizarte Hedabideen Zerbitzuko teknikariek autoritate izaera izango dute.
  5. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetan behar diren erregistroez arduratzea.
  6. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin elkarlanean jardutea «Euskal Irrati Telebista» ente publikoarekin egin behar diren jardunetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako erakundea den aldetik.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Ana Maria Reka Esparza
(2024/07/06 - ) Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak