Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari, dekretu honen 4. artikuluan saileko zuzendariei esleitutako egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio:

  • Sailburuaren kabineteari dagokionez, zeregin hauek izango ditu:
    1. Sailburuari laguntzea Kultura eta Hizkuntza Sailari emandako eskumenak era koordinatuan baliatzen.
    2. Jardun-irizpideak aztertzea eta sailburuari proposatzea, sailaren eskumeneko gaietan, ezertan ere urratu gabe saileko sailburuordeek gai horietan dituzten ahalmenak.
    3. Sailaren harremanak koordinatu eta zaintzea, bai Eusko Legebiltzarrarekikoak, bai Arartekorekikoak, bai gainerako erakundeekikoak, sailean harreman instituzionalen eskumena duen organoaren bidez.
    4. Sailaren kanpoko harremanen alorrean behar diren ekintzak egitea. Bereziki, sailak Europar Batasuneko erakundeekin izan behar dituen jardunak koordinatu eta zaintzea, sailean kanpo-harremanetarako eskumena duen organoaren bidez.
    5. Sailak beste administrazio publiko batzuekin izan behar dituen jardunak koordinatu eta zaintzea, saileko organo eskudunaren bidez.
    6. Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.
    7. Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea.
    8. Sailak gizarte-komunikabideekin, informazio-agentziekin eta prentsa idatziarekin dituen harremanak koordinatzea, irudi-lanak eta sailaren kanpo-harremanak egikaritzea, baita sailaren iragarki ofizialak, prentsa-oharrak eta publizitate-kanpainak kudeatzea ere, beste sail batzuen eskumenak eragotzi gabe.
    9. Sailaren arlokako atalekin barruko kudeaketa-planak eta horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak egiteko lanak koordinatzea.
    10. Koordinatzea eta jarraipena egitea informazio-argitalpen aktiboari, informazio publikora iristeko eskubidea baliatzeko eskabideen erantzunei eta saileko datu publikoen irekierari, gardentasunarekin politikarekin bat.
    11. Koordinatzea eta jarraipena egitea sailean herritarren esku jarritako interakzio-bide elektroniken erabilerari, eta plangintza-prozesuetan, araugintzan, politiken ebaluazioan eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioan parte hartzeko bide presentzialak edo birtualak ireki daitezen sustatzea.
  • Gizarte-hedabideen alorrean, dagozkion administrazio-jarduera guztiak egingo ditu baldin arauz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo bati ez badagozkio. Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin eta Euskararen Administrazio-unitatearekin lankidetzan egingo ditu jarduera horiek, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta euskara sustatzeko politikak sustatuko ditu. Egitekoen arlo honetan, nolanahi ere, hauek sartuko dira:
    1. Telekomunikazioen arloko eskumenak dituzten organoekiko lankidetzan, teknologia digitalari loturiko komunikabideak eta bestelako zerbitzuak ezartzeko eta egikaritzeko egin beharreko administrazio-jardunak garatzea.
    2. Behar den administrazio-kudeaketa egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eskumenekoak diren irrati-telebistako zerbitzuak emateko behar diren titulu juridikoak ematera bideratutako prozeduretan.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eskumenekoak diren irrati-telebistako operadoreek irratiari eta telebistari buruzko xedapen orokorrak eta operadoreek zerbitzua emateko izenpetutako dokumentuetako aurreikuspenak betetzen dituztela jarraitu eta egiaztatzea.
    4. Zehapen-prozedurei hasiera ematea eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari arlo horretan dagozkion zehapenak jartzea, beste organo bati ez badagozkio, eta ikuskapen- eta instrukzio-egitekoetarako Komunikabideen Zerbitzuko teknikariek autoritate izaera izango dute.
    5. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetan behar diren erregistroez arduratzea.
    6. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekiko elkarlanean jardutea «Euskal Irrati Telebista» ente publikoarekin egin behar diren jardunetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako erakundea den aldetik.

4. artikulua.- Zuzendaritzak.

Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
  7. Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Nekane Zeberio Ganzarain
(2020/09/09 - 2024/06/28) Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak