Osasun Saila

Kabinete Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Egitekoak.

7. artikuluan esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio Kabinete Zuzendaritzari:

  1. Lehendakariari beharrezko laguntza eta aholkularitza ematea, bere jardun-eremuan dituen eskumenak eta egitekoak bete ditzan.
  2. Lehendakariari laguntzea lehendakariaren ezagutza eta jarduna eskatzen duten gobernu-gaietan, eta sailei horretarako behar den informazioa eskatzea.
  3. Lehendakariaren agenda zuzentzea eta kudeatzea, eta lehendakariaren lan-programaren jarraipena egitea.
  4. Lehendakariaren Idazkaritza zuzendu eta koordinatzea.
  5. Irizpide orokorrak ezartzea, lehendakariak gizarte-eragileekin, herritarrekin eta erakundeekin dituen harremanak erraztea eta sustatzea, horretarako behar diren ekintzak gauzatzea eta horien jarraipena egitea.
  6. Lehendakaritzaren harreman publikoak zuzendu eta koordinatzea.
  7. Lehendakariak parte hartzen duen jardunaldi eta ekitaldi ofizialak zuzendu, antolatu eta behar bezala garatzen direla bermatzea, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta.
  8. Sailetako titularrak eta haien kabineteak koordinatzea, harreman instituzionalekin, presentzia publikoekin eta abarrekin zerikusia duten gaietan.
  9. Lehendakariak parte hartzen duen ekitaldi guztietan protokoloa ezartzea.
  10. Lehendakariak kanpora egiten dituen bidaiei dagokien estaldura logistikoa ematea, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta.
  11. Kanpoko pertsona ezagunek Euskadira egiten dituzten bidaiei dagokien estaldura logistikoa ematea, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta.

7. artikulua.– Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritza guztiei dagokie, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei dagozkien egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeriaren arabera kontratu txikiak direnean.
  2. Indarrean dagoen legerian txikitzat tipifikatutako kontratuetarako beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onartzea beren jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. 15.000 euroko edo hortik beherako gastuak baimentzea eta onartzea, zergak kanpo utzita.
  4. Beren eskumeneko arloan, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburu horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  5. Lehendakaritzaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak beren eremuan zehaztea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua gauzatuz; hori guztia, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra , 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Nekane Zeberio Ganzarain
(2024/12/03 - ) Kabinetearen Zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak