Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Titularra: Concha Aretxaga Iturregui
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Justizia eta Giza Eskubideak
ARLOAK / EGINKIZUNAK
7. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Honako egiteko hauek dagozkio Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:
Kabineteko egitekoak:
- Sailburuari laguntzea dituen egitekoak gauzatzen.
- Sailaren jardun-eremuei lotutako gobernu-programaren helburuak,– legegintza-egutegia eta plan eta programen egutegia bultzatu, zuzendu eta koordinatzea, bai eta horien betetze-mailaren ebaluazioa koordinatzea ere.
- Sailburuaren agendaren eta sailaren lan-programaren plangintza eta jarraipena egitea.
- Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako organismo eta erakundeekin izaten dituen harremanetan, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuen eskumenak.
- Sailaren jardun-arloei buruzko informazio orokorra herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.
- Sailaren kanpo-jardueren eta ekintza publikoen protokoloa eta antolaketa, bai eta sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.
Komunikazioko egitekoak:
- Sailak komunikabide sozialekin dituen harremanak zuzentzea, sailari lotutako jarduerak, erabakiak eta politikak hedatzen eta zabaltzen laguntzeko.
- Sailaren ekintzen informazio- eta publizitate-estaldura egokia ziurtatzea.
- Saileko jardun-arloen eta hari atxikitako sektore publikoko entitateen prentsa-zerbitzuak eta erakunde-izaerako jarduerei eragiten dien zabalkunde- eta informazio-ekintzak koordinatzeko beharrezkotzat jotzen diren irizpideak eta baliabideak ezartzea.
- Sailaren publizitate-kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko neurriak koordinatzea.
- Jardun-arloko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.
- Komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea, bai eta webgune eta sare sozial ofizialen bidezko gainerako komunikazio-modu berriak.
- «Irekia» herritarren partaidetzarako atariaren bidez jasotako herritarren kontsultei erantzutea, kasuan kasuko sailburuordetzekin eta zuzendaritzekin koordinatuta.
- Azterlanak eta txostenak egitea dagokion eskumen-arloari dagokionez EAEko nahiz nazioarteko aktualitateak komunikabideetan duen islaz, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatibotik.
- Sailaren argitalpenak kudeatu eta banatzea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskuduntzak.
Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduradun zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:
- Bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko plan eta programei ekitea.
- Bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
- Nork bere zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak instruitzea.
- Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
- Dagokion eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, eta Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, bere zuzendaritzarekin zerikusia duten estatistika eta azterlan orokorrak diseinatu eta lantzea.
- Indarreko Hizkuntza Normalizazioaren Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
- Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokion arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea kontratazio publikoan eta dirulaguntzen deialdietan, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen Erabakian adierazitakoaren arabera (Erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan aplikatu beharrekoak).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, eta, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
KARGUAK