Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Titularra: ---
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Etxebizitza eta Hiri Agenda
ARLOAK / EGINKIZUNAK
8. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Egiteko hauek dagozkio Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkionez gain:
- Sailburuari laguntzea bere egitekoak betetzen, bai eta bere agendaren plangintza eta jarraipena egitea ere.
- Sailaren jardun-eremuei lotutako gobernu-programaren helburuak, legegintza-egutegia eta plan eta programen egutegia bultzatu, zuzendu eta koordinatzea, bai eta horien betetze-mailaren ebaluazioa koordinatzea ere.
- Eusko Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste erakunde batzuekiko harremanak bideratzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkion eskumenak.
- Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea.
- Sailaren jardun-arloei buruzko informazio orokorra herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.
- Sailaren argitalpenak kudeatu eta banatzea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskudantziak.
- Sailak gizarte-komunikabideekin dituen harremanak zuzentzea, sailari lotutako jarduerak, erabakiak eta politikak hedatzen eta zabaltzen laguntzeko.
- Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren komunikazio-politika diseinatu eta gauzatzea. Jardun-arloko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.
- Sailaren ekintzen informazio-estaldura egokia ziurtatzea.
- Sailaren ordezkari gisa parte hartzea Eusko Jaurlaritzaren informazio- edo publizitate-ekintza koordinatzen duten sailarteko eta erakundearteko organoetan.
- Sailaren publizitate-kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko neurriak koordinatzea.
- Komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea, bai eta azterlanak eta txostenak ere, eskumen-arloko gaurkotasunak komunikabideetan duen islari buruz.

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak