Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak, dekretu honen 6. artikuluan ematen zaizkion egiteko orokorrez gain, honako hauek ere izango ditu:

  1. Sailburuaren lan-programa eta -jarduna antolatzea eta horri jarraipena egitea.
  2. Sailburuari sailaren eskumen eta politikak ongi garatu eta burutzeko behar dituen laguntza eta aholkuak ematea, sailaren eskudantzien jardun-irizpideak eta -planak identifikatuz.
  3. Sailburuak eskatuta, sailaren politika garatzeko interesgarriak diren ikerlan eta azterketak identifikatzea eta, hala behar bada, lantzea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta nazioarteko entitate, instituzio eta organismo publiko eta pribatuekiko harreman instituzionalak bultzatu, garatu eta mantentzea, sailak eragin-ahalmen handiagoa izan dezan ingurune estrategikoetan eta ingurune horietako funtsezko eragileengan (interes-taldeak –stakeholder–, komunikabideak, eta abar).
  5. Sailari atxikitako sektore publikoko entitateen komunikazioa gainbegiratu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe Lehiaren Euskal Agintaritzaren autonomia organikoa eta funtzionala.
  6. Saileko ekitaldi ofizialak eta protokolokoak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkionak, eta sailaren biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak koordinatzea.
  7. Sailaren eskumenekoak diren politika publikoei dagokienez, haren jardunei buruzko informazioa eta publizitatea behar bezala ematen dela bermatu eta koordinatzea, sailetako organoei laguntzeko unitate gisa jardunez.
  8. Sailaren zereginean eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea, gaiarekin zerikusia duten saileko beste organo eskudunekin elkarlanean.
  9. Komunikabideekiko harremanak planifikatu, ezarri eta artatzea.
  10. Sailaren informazio orokorraren komunikazio- eta hedapen-ekintzak egitea, sailetako organoei laguntzeko unitate gisa jardunez.
  11. Interneten eta sailaren sare sozialetan edukiak kudeatu, definitu eta mantentzea, bai eta sailari dagokion informazioa ere Administrazioaren webgune horizontaletan, saileko gainerako organoen laguntzarekin.

6. artikulua.– Ogasun eta Finantza Saileko zuzendaritzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ogasun eta Finantza Saileko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
  5. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
  6. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
  7. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  9. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan Kontratazio organoari eta dirulaguntzak emateko deialdietan organo eskudunari hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Yurdana Burgoa Valtierra
(2024/12/17 - ) Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria

Kargu historikoak

Luis Barreiro Asumendi
(2024/06/27 - 2024/12/16) Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak