Osasun Saila

Kabinete Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

4. artikulua.– Kabinete Zuzendaritza.

Kabinete Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

  1. Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.
  2. Sailaren komunikazio-politika zehaztu, zuzendu eta koordinatzea eta, ildo horretatik, komunikabide sozialekiko harremanak garatu eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.
  3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.
  4. Saileko organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.
  5. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
  6. Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatu eta zaintzea.
  7. Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren organo eskudunaren bitartez.
  8. Sailak administrazio, instituzio eta antolakundeekin dituen elkarrizketak eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Estatuan, bai Europar Batasunean, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.
  9. Sailaren argitalpenak koordinatzea.
  10. Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako jarduera dibulgatzaileak koordinatzea.
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.

Kabineteko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-arloan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iñigo Arana Medina
(2024/12/11 - ) Kabineteko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak