Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Justizia Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

12. artikulua.– Justizia Zuzendaritza.

Justizia Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Justiziarako irispide unibertsala sustatzea, Justizia Administrazioari buruzko informazioa eta ezagutza zabaltzeko eta hura herritarrengana hurbiltzeko planen bidez.
  2. Herritarrei doako laguntza juridikoa emateko zerbitzua antolatu eta kontrolatzea, eta zerbitzu horretarako irispidea kudeatzea, doako laguntza juridikoaren batzordeen bidez. Horretarako, abokatuen eta prokuradoreen elkargo profesionalek ematen dituzten orientazio eta laguntza juridikoko zerbitzuak finantzatzen ditu, eta elkargo horiekin adosten ditu zerbitzu horien prestakuntza- eta espezializazio-baldintza orokorrak.
  3. Gatazkak ebazteko bide egokiak sustatu eta garatzea, bai eta justizia errestauratiboko mekanismoak ere.
  4. Lantalde psikosozial judizialen antolaketari eta funtzionamenduari laguntza ematea, eta lantalde horiek osatzen dituzten langileen prestakuntza zaintzea.
  5. Deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneak sortu eta kudeatzea.
  6. Gazte-justiziaren arloko jarduerak diseinatu, planifikatu, antolatu eta ebaluatzea, Jaurlaritzako sail guztien lana koordinatuz.
  7. Delituen biktimei arreta emateko programak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzea, Delituen Biktimen Estatutuaren apirilaren 27ko 4/2015 Legean, hura garatzen duen araudian eta, bereziki, genero-indarkeriaren eta sexu-indarkeriaren biktimei buruzkoan ezarritakoaren arabera.
  8. Espetxeak antolatu, ikuskatu eta gainbegiratzea, barne- eta tratamendu-araubideari dagokionez.
  9. Espetxe-eremuan honako prestazio hauek kudeatzea: hezkuntza, gizarte-ekintza, espetxe-lana, lanerako prestakuntza, gizarteratzea eta laneratzea, kultura- eta kirol-jarduerak sustatzea eta adikzioen prebentzioa eta tratamendua. Horretarako, koordinazioa erraztuko du bai Aukerak – Gizarteratzearen Euskal Agentziarekin bai osasunaren, hezkuntzaren enpleguaren eta gizarte-zerbitzuen arloko administrazio eskudunekin, eta, gainera, gobernuz kanpoko erakundeen esku-hartze programak koordinatuko ditu.
  10. Zigorrak, segurtasun-neurriak, erregimen irekia, baldintzapeko askatasuna eta tratamendurako eta esku-hartzerako berariazko programak betearazi, kudeatu eta koordinatzea, bai eta jarraipena egitea ere. Horretarako, behar diren administrazio-ebazpenak ematea, barneratuen behaketarekin, sailkapenarekin, destinoarekin, baimenekin eta tratamenduarekin zerikusia duen guztian, bai eta espetxe-legeriak zuzendaritza-zentroari esleitzen dion beste edozein ere, ez badagokio Justizia Sailburuordetzari. Halaber, espetxe-baimen bereziak ematea, premiazkoa denean eta ohiko lan-ordutegitik kanpo ebatzi behar direnean.
  11. Askatasunik kendu gabe, komunitatean betetzeko moduko zigor-neurriak bultzatu eta ezartzea.

6. artikulua.– Zuzendariak.

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduradun zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko plan eta programei ekitea.
  2. Bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  4. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  6. Nork bere zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak instruitzea.
  7. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  8. Dagokion eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, eta Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, bere zuzendaritzarekin zerikusia duten estatistika eta azterlan orokorrak diseinatu eta lantzea.
  9. Indarreko Hizkuntza Normalizazioaren Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
  10. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokion arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea kontratazio publikoan eta dirulaguntzen deialdietan, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen Erabakian adierazitakoaren arabera (Erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan aplikatu beharrekoak).
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, eta, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jose Maria Bastos Marzal
(2024/08/03 - ) Justiziako zuzendaria

Kargu historikoak

Eugenio Artetxe Palomar
(2024/06/27 - 2024/08/02) Justiziako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak