Lehendakaritza

Justizia Administrazioko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Justizia Administrazioko Zuzendaritza.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Organo eskudunari plantilla organikoa, langileen antolamendua eta horiek, lanpostuen zerrenden bidez, egitura-unitateetan nola txertatu proposatzea, eta, ondoren, zerrenda horiek kudeatzea eta hornitzea.
  2. Organo eta bulego judizialak, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua barne, langilez hornitzea, haien egitekoak bete ditzaten errazteko. Horretarako, lan-araubideko kontratuak egingo dira, edo Euskal Autonomia Erkidegoko kidegoetako funtzionarioak atxikiko.
  3. Justizia Administrazioaren esparruetako langileei buruzko politika planifikatu, zuzendu eta bultzatzea; besteak beste: prestakuntza, gizarte-politika, sustapena, arriskuen prebentzioa, diziplina eta ordainsariak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-esparruaren arabera, betiere.
  4. Justizia Administrazioan hizkuntza-normalizazioa bultzatzea, hizkera juridikoa bateratuz eta euskararen ezarpen dokumentala garatuz; eta, halaber, Justizia Administrazioko langileen euskalduntzea eta alfabetatzea antolatu eta kudeatzea.
  5. Lanbide juridikoetara eta Justizia Administrazioarekin lotutako lanbideetara sartzeko prestakuntzarako laguntza-sistema bat planifikatu eta garatzea.
  6. Bake-epaitegiei laguntzeko programak kudeatzea, eta Bake Justiziaren gaian ekintzak sustatzea.
  7. Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden peritu judizialen eta euskara-interprete eta -itzultzaileen sarea antolatu eta zuzentzea.
  8. Destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan duten Justizia Administrazioko epaile, magistratu, fiskal eta letraduentzako prestakuntza programatzea erkidego horretan, botere judizialarekin elkarlanean.
  9. Organo eta zerbitzu judizialen eta haien instalazioen segurtasuna zaintzea, eta haietarako larrialdi-planak prestatu eta gainbegiratzea.
  10. Justizia Administrazioaren Prebentzio Zerbitzu propioa kudeatzea.

Eraentzako Antolapide Teknikoak (EAT) izeneko unitateak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetako justizia-jauregietan daude, eta Justizia Sailburuordetzaren lurralde-zerbitzu deszentralizatu gisa eratzen dira. Organikoki Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren mende daude, eta funtzionalki, berriz, gaiaren arabera eskumena duen Justizia Sailburuordetzako zuzendaritzaren mende.

Hauek dira unitate horien egitekoak:

  1. Etengabeko lotura egitea sailburuordetzako zuzendaritza guztien eta organo eta zerbitzu judizialen artean.
  2. Dagokion lurraldeko organo eta zerbitzu judizialen beharrizanak kudeatzea.
  3. Bulego eta zerbitzu erkideen antolaketa-plana ezartzeko laguntza zuzena ematea.
  4. Kontratazio-espedienteen sustapena, laguntza eta jarraipena.
  5. Funts aurreratuen araubidearen barnean beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzea; araubide hori Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren II. kapituluaren bigarren atalean arautzen da.

6. artikulua.– Zuzendariak.

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduradun zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko plan eta programei ekitea.
  2. Bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  4. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  6. Nork bere zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak instruitzea.
  7. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  8. Dagokion eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, eta Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, bere zuzendaritzarekin zerikusia duten estatistika eta azterlan orokorrak diseinatu eta lantzea.
  9. Indarreko Hizkuntza Normalizazioaren Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
  10. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokion arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea kontratazio publikoan eta dirulaguntzen deialdietan, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen Erabakian adierazitakoaren arabera (Erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan aplikatu beharrekoak).
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, eta, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Maria Dolores Movilla Rivas
(2024/07/20 - ) Justizia Administrazioko zuzendaria

Kargu historikoak

Jon Arturo Uriarte Unzalu
(2024/06/27 - 2024/07/19) Justizia Administrazioko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak