Jokoko Izapidetzeak
- Joko-makinen eragiketa-liburuaren jakinarazpena
Makinetan egiten diren eragiketa guztiak –baita ustiatzen ari ez diren makinetan egiten direnak ere– ziurtatu eta jaso egin behar ditu –ahal dela, erregistroko liburu batean– horretarako baimena duen pertsona edo enpresa batek, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateak egiten dituenak izan ezik.
-
Kokatze buletinaren jakinarazpena
Ustiapen–baimenaren titularra den joko enpresak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazten dio non dagoen kokatuta joko makina edo makina laguntzailea ustiatu ahal izateko
-
Kokatze buletina berritzea
Baimena ematen da kokatze buletina aldatzeko (berritzeko), lokala eta makina aldatu gabe, lehengo titular berarekin nahiz beste batekin.
-
Kokatze buletina iraungitzea, bien adostasunez (EE)
Enpresa operadoreak edo establezimenduaren titularrak jakinarazten dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari iraungitzea nahi duela.
Buletinaren iraungitzea alderdi batek eskatuta
Joko-makina edo makina laguntzaile baten kokapen-buletinaren titularretako edozeinek sinatutako buletina iraungitzea eskatzen dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.
-
Kokatze-buletinaren indarraldia dela eta, operadoreak aurkeztutako salaketa
Enpresa operadoreak edo establezimenduaren titularrak jakinarazten dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, instalatuta dagoen makinaren kokatze-buletinaren indarraldia 3, 4 edo 5 urte izanda, ez duela nahi automatikoki luzatzea.
-
Kokatze-buletinaren dela eta, titularrak aurkeztutako salaketa
Establezimenduaren titular berriak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazten dio kokatze-buletinaren indarraldiaren amaieraren salaketa .
-
Makina aldatzea
Enpresa operadoreak jakinarazten dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari titularra den kokatze-buletin batean joko makina edo makina laguntzailea aldatu egin dela.
-
Buletinen sinadura erreserbatzea edo uko egitea
Establezimendu baten jabeak joko makinen kokatze buletinak izenpetzeko ahalmena berarentzat gordetzen du lokalaren titularraren ordez, edo gordetako ahalmena bertan behera uzten du.
-
Baimenen egoeraren kontsulta
-
Ustiatzeko baimena ematea
Apustuen enpresa operadoreak P baimena eskatzen du, edo, bingo enpresa operadoreak BG baimena eskatzen du, edo kasinoen enpresa operadoreak C baimena eskatzen du, makina ustiatzeko.
-
Ustiatzeko baimenen trukatzea 6X1 eta 1X3
6 BH baimenen aldatzea BS 1 en truke eta BS baimen baten aldatzea 3 BH-ren truke
-
Besteekin konektatuta ez dauden joko makina edo makina laguntzaileen ustiapen baimenak trukatzea
Besteekin konektatuta ez dauden joko makinen edo makina laguntzaileen ustiapen baimen biren titularra den joko enpresak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazten dio lokal ezberdinetan kokatuta dauden eta trukatuko diren bi ustiapen baimen horien kokapen buletinak zein diren, biak gera daitezen bata bestearen lekuan kokatuta.
-
Baimenaren behin betiko baja
Ustiatzeko baimenaren titularra den joko enpresak baimen horren behin betiko baja eskatzen du.
-
Ustiatzeko baimenaren kopiaren eskaera
Enpresa operadoreak B, P edo C baimenaren kopia eskatzen du baimena galdu duelako edo hondatuta dagoelako.
-
Baimenen eskualdatzea (eskuratzailea)
Enpresa operadore eskuratzaileak onartzen du eskualdaketa.
-
Baimenen eskualdatzea (eskualdatzailea)
Ustiapen-baimenen titularra den joko enpresak baimena eskatzen du beste joko empresa bati baimenak eskualdatzeko.
Joko makinak
-
Joko makinen Homologazioa / Inskripzioa
120/2016ko Erregelamenduan araututako jarduerak garatzeko beharrezko material, sistema, makina, terminal, software-material, eta tresna guztiek homologatuta eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon beharko dute. Betekizun bera bete beharko da horiek guztiak fabrikatzeko, ustiatzeko, merkaturatzeko eta lokaletan jartzeko.
-
Joko makinen ez-funtsezko aldaketa
Aldaketa ez da funtsezkotzat hartuko baldin eta ez badie eragiten –zuzenean edo zeharka– joko-programaren parametroei; esaterako, jokoaren abiadurari, irabazien planari edota jokoaren garapenak berezko dituen bestelako ezaugarriei.
-
Joko makinen funtsezko aldaketa
Eredu homologatu baten funtsezko aldaketatzat joko da, zuzenean edo zeharka, joko-programari edo haren parametroei eragiten diena, hala nola, partidaren prezioari, itzultze-ehunekoari, jokoaren abiadurari, irabazi-planari, jokoak gehitzeari edo jokoaren garapenari dagozkion beste baldintza batzuei.
-
Joko makinen proba komertziala
Fabrikatzaileak eta interkonexio-sistemak ematen dituen enpresa batek, adostasunean, Jokoa Arautzeko Agintaritzari eskatu ahal izango diote, Jokoaren Erregistro Nagusian behin betiko erregistratu behar izanik gabe, interkonexio-sistema modelo jakin baten proba komertziala egitea, interkonexio-sistemaren fidagarritasun komertziala aztertzeko.
-
Joko makinen prototipo proba
Salbuespenez, Jokoa Arautzeko Agintaritzak baimena eman ahal izango die Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta dauden fabrikatzaileei edo inportatzaileei, gehienez ere lau hilez makinen eta joko-sistemen prototipoak proba komertzialean jar ditzaten, horiek homologatzeko betebeharrik gabe.
Interkonexio-sistemak
Euskal Autonomia Erkidegoko edo, haien araudiak hala ahalbidetzen badie, beste autonomia-erkidegoetako establezimendu bereko edo hainbat establezimenduko makinak, dela sariak ematen dituzten jolas-makinak dela ausazko makinak, elkarrekin konektatzea ahalbidetzen duen sistema.
-
Barruko edo kanpoko interkonexio-sistemen homologazioari alta ematea
Barruko edo kanpoko interkonexio-sistema Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeko eta homologatzeko eskaera. Interkonexio-sistemak kanpokoak badira, sistema horiek ematen dituen enpresak egin behar du eskaera; interkonexio-sistemak barrukoak badira, ordea, joko lokalaren enpresa titularrak egin behar du eskaera.
-
Interkonexio-sistema baten homologazioari baja ematea
Jokoaren Erregistro Orokorreko interkonexio-sistema baten behin betiko baja.
-
Interkonexio-sistema baten homologazioa aldatzea
Interkonexio-sistema baten homologazioan datu batzuk aldatzea.
Beste joko-elementu batzuk homologatzea
-
Beste joko-elementu batzuk homologatzea
120/2016 Erregelamenduan araututako jarduerak garatzeko beharrezko material, sistema, makina, terminal, software-material, eta tresna guztiak homologatuta eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon beharko dute. Betekizun bera bete beharko da guzti horiek fabrikatzeko, ustiatzeko, merkaturatzeko eta lokaletan jartzeko.
-
Interkonexio-sistemetako baimenen gehitzea edo gutxitzea
Interkonexio-sistema batean baimenak gehitu edo gutxitu direla jakinaraztea
-
Barneko edo kanpoko interkonexio-sistema baten instalazioaren alta
Interkonexio-sistemak ematen dituen enpresak –kanpoko sistemetan– edo joko-lokalaren titularrak –barneko sistemetan– interkonexio-sistema bat ustiatzeko eskaera-idazkia aurkeztuko diote Jokoa Arautzeko Agintaritzari.
-
Barneko edo kanpoko interkonexio-sistema baten baja
Lokal bateko edo hainbat lokalen arteko kanpoko interkonexio-sistema baten instalazioari baja ematea.
-
Barneko edo kanpoko interkonexio-sistema baten gehieneko saria aldatzea
Sistema interkonektatu batean funtsezko aldaketa bat egiteko baimena. Sistemaren joko-programari eragiten dion edozein aldaketa da funtsezko aldaketa bat.
-
Joko-lokala eraberritzeko baimena
Baimena ematen da joko-lokalaren barne banaketa aldatzeko eta joko-lokalean obrak egiteko, hau da, joko aretoan, apustu-lokalean, bingoan edo kasinoan, betiere aldaketa horrek handitu edo txikitu egiten badu lokalaren azalera erabilgarria, halakotzat hartuta normalean bezeroak erabil dezakeen azalera osoa: joko eremua, ostalaritza zerbitzu osagarriaren aldea, komunak, sarbideen barrualdeko ate ondoak, langileentzat soilik ez diren igarobide eta eskailerak eta egoera normalean bezeroek erabiltzeko diren eremu guztiak.
-
Joko-lokaletako langileen zerrenda jakinaraztea
Jokoaren enpresa operadoreak zerbitzura dituen langileen zerrenda jakinarazten dio Jokoa Arautzeko Agintaritzari. Zerrenda horretan, langileen identifikazioa eta kategoria edo zereginak zehaztuko ditu. Enpresaren langile-zerrendan aldaketarik egonez gero, horren berri ere ematen dio Jokoa Arautzeko Agintaritzari.
-
Joko-aretoa apustu lokal bezala gaitzea edo desgaitzea
Apustuen enpresa operadoreak, joko-aretoaren titularraren adostasunarekin, joko-areto bat apustu-lokal bezala gaitzeko edo desgaitzeko baimena eskatzen du.
-
Eskualdatzaileak joko-lokalaren baimena eskualdatzea
Joko lokalaren titularrak baimena eskatzen du Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari joko lokala eskualdatzeko.
-
Eskuratzaileak joko-lokalaren baimena eskualdatzea
Joko enpresa eskuratzaileak onartzen du eskualdaketa.
-
Joko-areto baten izen komertziala aldatzea
Joko-areto baten jabeak lokal horren izen komertzialaren aldaketa eskatzen du.
-
Joko lokalei eta jendaurreko ikuskizun edota jolas jarduerako lokalei buruzko dokumentazioa aurkeztea
Joko lokalen eta Ikuskizun publiko edota jolas jarduerako lokalen titularrek joko eta Ikuskizun zuzendaritzari aurkezten diote, lokalei dagozkion dokumentazioa (Lizentziak, txostenak, instalazioen berrikuspena, autobabesa, asegurua edo beste batzuei dagokiona hain zuzen), beti ere Joko eta Ikuskizun Zuzendaritazk lokal horien ikuskapena egiteko eskumena badu.
-
Joko-lokal baterako sarbidea kontrolatzeko sistema instalatzeko baimena
Sarrera ukatzeko eskubidea kontrolatzeko sistemak jarri behar dituzten lokalek lokal horietara sartu nahi duten pertsonen datuak egiaztatzeko sistema informatikoa izan beharko dute. -
Joko-lokal bat behin betiko itxi eta jarduera amaitu
Joko-lokal baten jabeak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazten dio lokal hori behin betiko itxiko dela. Horretarako, prozedura hau egin aurretik, lokal horretan joko-makina aktiboaren baimenik ez dagoela ziurtatu behar da.
-
Onarpen-zerbitzuko langileen erregistroa
Joko eta ikuskizunetarako lokaletako onarpen-zerbitzuko langileen akreditazioen erregistroa kudeatzea; altak, egiaztapen-azterketarako izena emateko aukerarekin, aldaketak eta bajak.
- Akreditazioa azterketarako galdera-sorta (PDF, 321 KB)
-
Lokaleko titularra aldatzeko baimena
Enpresa operadoreak jakinarazten dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari joko makina edo apustu makina laguntzailea kokatuta dagoen establezimenduaren titularra aldatu egin dela. Horretarako aurkeztuko du agiria titular berriak lokalaren erabilgarritasuna duela.
-
Joko-lokal baten hirugarren titular berri bati alta emateko eskaera
Enpresa operadoreak joko-makina edo makina laguntzaile bat ustiatu nahi duen establezimendu baten titularraren datuak jakinarazten ditu, hirugarrenen erregistroan alta emateko.
-
Ostalaritzako lokala alta emateko edo datuak aldatzeko eskatzea
Enpresa operadoreak joko-makina edo makina laguntzaile bat ustiatu nahi duen lokal baten datuak jakinarazten ditu, lokalen erregistroan sartzeko eskatuz, edo erregistroan lehendik dagoen lokal baten daturen bat aldatu dela jakinarazten du.
-
Enpresa operadoreak eskatutako gaitasungabetzea
Joko-lokalaren jabea gaitasungabetzea.
-
Joko-makina kentzeko eskaera (desgaitzea)
Joko-lokalaren titularrak berak eskatutako gaitasungabetzea.
-
Gaitasungabetzea kentzea, aho batez onartzeagatik
Gaitasungabetzea kentzea, instalazioa bete ez dela aho batez onartzeagatik.
-
Joko arloko publizitate, sustapen eta babesletza-jarduerak
Joko arloko publizitate, sustapen eta babesletza-jarduerak egin aurretik, Jokoaren Agintaritza Arautzaileari jakinarazi behar zaizkio, Agintaritza horrek egiaztatzeko duen ahalmena eragotzi gabe.
Enpresa bati Jokoaren Erregistro Orokorrean operadore gisa (A, B, C edo P), joko-enpresa gisa (kasinoa, bingoa, aisialdikoa, joko-aretoa, lokala) inskripzioa kudeatzeko prozedura.
Enpresa alta Jokoko Erregistro Orokorrean joko-operatzaile gisa.
-
Enpresa operadorearen datuak aldatzea
Enpresa aldaketa jokoko erregistro orokorrean, jokoko operadore gisa.
-
Enpresaren baja joko-operadore gisa
Enpresa bati Jokoaren Erregistro Orokorrean baja ematea joko-operadore gisa.
-
Akzioak edo partaidetzak eskualdatu aurreko komunikazioa
Enpresa titularren kapital soziala ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatu aurreko komunikazioa.
-
Joko enpresa operadoreen akzioak eskualdatzea
Akziodunen osaera aldatzen duen enpresa operadore osaera berria jakinarazten dio Administrazioari.
Jokoaren Erregistro Orokorreko inskripzioak, aldaketak eta ezeztapenak
Akziodunen osaera aldatzen duen enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak osaera berria jakinarazten dio Administrazioari.
-
Saiakuntza-laborategi gisa gaitzea eta inskribatzea
Euskadiko Jokoaren Erregistro Nagusian saiakuntza-laborategi gisa gaitzea eta inskribatzea.
-
Zozketa baimentzeko eskaera. Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena
Zozketen baimenak
Zozketa joko-modalitatean, ondasun edo zerbitzu bat edo batzuk (aldez aurretik zehaztuta daude, eta ez dira eskudirutan) zozketatzen dira hainbat pertsonaren artean. Pertsona horiek, aurretiaz, txartela edo billetea eskuratu dute, zenbateko bakar eta jakinekoa, korrelatiboki zenbakituta edo beste sistemaren baten bidez bata bestetik bereizita. Jaulkitako txartelen guztizkoak, gutxienez, zozketatutako gauza, ondasun edo zerbitzuen balioa estali behar du.
Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena
Zozketa-mota hauek dira: edozein baliabide eta euskarri erabil daiteke, baita telematikoa eta elektronika ere; produktu edo zerbitzu baten publizitatea edo sustapena egiteko da, ez beste ezertarako; dena delako ondasun edo zerbitzu hori kontsumituz ordaintzen da; saria izan daiteke dirutan, espezietan edo zerbitzutan; jendeak doan parte hartzen du, eta ez dago gainpreziorik edo inolako prezio gehigarririk, erabiltzen den prozedura edo sistema edozein dela ere.
-
Kasinoetako txapelketak
Kasino batean txapelketa bat egiteko baimena eskatzeko prozedura, 120/2016 Dekretuaren 127. artikuluaren arabera.
Debekatuen erregistroan altak eta bajak kudeatzea
-
Prozedura orokorra
Prozedura hau bakarrik erabili eskatzeko berariazko prozedurarik ez dagoenean
Arazoren bat edo intzidentziaren bat izanez gero, deitu Zuzeneaneko 012 telefonora
Azken aldaketako data: