Jokoaren eskumenak
Segurtasun Sailaren Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren arabera:
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari ahalmen eta egiteko hauek dagozkio:
-
Ausazko jokoei buruzko politika publikoak egitea, eta jokoaren erregelamendu orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen agintaritzari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.
-
Jokoaren behatoki gisa jardutea Euskadin. Horretarako, jokoaren bilakaerari buruzko azterketak egingo ditu, eta jokoari buruzko urteko memoria bat egingo du.
- Jokoaren sektoreko enpresen gizarte-erantzukizuna sustatzea, eta, joko arduratsua eta bermatua lortzeko asmoz, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina publikoak egitea
Lurralde Bulegoak
Zuzendaritza honen menpe dauden lurralde-bulegoek honako ahalmen eta eskumen hauek izango dituzte dagokien lurralde-eremuan, betiere zuzendariak emandako irizpideen arabera:
-
«B» motako makinei eta joko-makina laguntzaileei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea, ustiapen-baimenak eta horien eskualdatzeak izan ezik.
-
Lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, baldin eta horien kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio; horrez gain, horien dokumentazioa eta datu baseak eguneratzea.
-
Erreklamazio-orriak kudeatzea, Kontsumobideren eskumenak alde batera utzi gabe.
-
Dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.
-
Ikuskaritzarekin koordinatzea, berari dagokion lurralde-eremuan.
-
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren titulartasuna duenak beraren eskumenen barruan ematen dizkion gainerako egiteko eta ataza guztiak.
Parte hartzeko eta aholku emateko Organoak:
Azken aldaketako data: