Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari ahalmen eta egiteko hauek dagozkio:
- Ausazko jokoei buruzko politika publikoak egitea, eta jokoaren erregelamendu orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen agintaritzari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.
- Jokoaren behatoki gisa jardutea Euskadin. Horretarako, jokoaren bilakaerari buruzko azterketak egingo ditu, eta jokoari buruzko urteko memoria bat egingo du.
- Jokoaren sektoreko enpresen gizarte-erantzukizuna sustatzea, eta, joko arduratsua eta bermatua lortzeko asmoz, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina publikoak egitea
- Ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko legeriaren ondoriozko politika publikoak egitea, ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak barnean direla. Horrez gain, legeria horrek Segurtasun Sailari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.
- Jolas-jardueren eta ikuskizunen sektorearen egoerari eta bilakaerari buruzko urteko memoria egitea.
- Kirolean egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari eginiko arau-hauste arin eta astunengatik zehapenak jartzea.
- Zuzendaritza honen menpe dauden lurralde-bulegoek honako ahalmen eta eskumen hauek izango dituzte dagokien lurralde-eremuan, betiere zuzendariak emandako irizpideen arabera:
- Baimenak ematea, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko. Nolanahi ere, salbuespen izango dira 10.000 lagunetik gorako edukiera dutenak eta zezen ikuskizun nagusiak.
- «B» motako makinei eta joko-makina laguntzaileei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea, ustiapen-baimenak eta horien eskualdatzeak izan ezik.
- Lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, baldin eta horien kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio; horrez gain, horien dokumentazioa eta datu baseak eguneratzea.
- Erreklamazio-orriak kudeatzea, Kontsumobideren eskumenak alde batera utzi gabe.
- Dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.
- Ikuskaritzarekin koordinatzea, berari dagokion lurralde-eremuan.
- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren titulartasuna duenak beraren eskumenen barruan ematen dizkion gainerako egiteko eta ataza guztiak.
- Lurralde bulegoetako langileek, lurralde bulegoari dagozkion berezko eginbeharrak egiteaz gain, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako titularrak zuzendaritzari dagozkion eskumenen egikaritzan agintzen dizkien eginbeharrak beteko dituzte.
- Jokoaren, ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko zehapen-espedienteak eta kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari buruzkoak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako funtzionarioek izapidetuko dituzte, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak horiek izendatzeko ezarritako sistema objektiboaren bidez.
Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak
Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:
- Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.
- Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
- Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
- Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.
- Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.
- Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
- Bere jardun arloan, indarreko Hizkuntza Normalkuntzako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, euskararen erabilera bultzatzeko politiken kudeaketa integrala garatuko dute Zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
- Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak.
Kontratazio publikoak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira. - Gastu- eta kontratazio-arloan Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariei dagozkien eskumenez gain, zuzendariei dagokie, baita ere, indarrean dagoen funts aurrerakinen araubidean ezarritakoarekin bat, haien jardun-eremuan beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onestea.
- Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.
KARGUAK
Aitor Uriarte Unzalu
(2020/09/10 - 2024/06/26) Joko eta Ikuskizun zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak