Jardunaldiak eta Mintegiak
"Migrazio eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" EHU-UPVaren udako ikastaroa
Udako ikastaro honen helburua da kanpoan den euskal komunitate guztia testuinguruan jartzea eta bere gain jarduteko ideietan aurrera egitea: komunitate historiko eta ongi ezarrian, eta era berean, aro berrikoan "likidoagoa" eta oraindik ere ulertzeko zaila dena.
Naturaleza likido edo birtual honen baitan, kanpoan diren euskal gazteek "click" bitartez funtzionatzen dute; horrek eramaten gaitu ikastaro honetan informazioaren gizartean murgiltzera eta, sare digital eta telematikoen inguruan hitz egitera. Horrez gain erreparatuko da:
- Euskal diasporaren aldeko praktika onen hartu-eman efizientea nola antolatu.
- Jarduera eremu horretan erakundeen arteko lankidetza ereduak nola garatu.
- Erbesteratu eta diasporarentzat zein ikasketa bultzatu behar diren.
- Nola eman lehentasuna erbesteratutako gazteei eta euren problematika bereziari (ikasleak, ikertzaileak, ekintzaileak, eta abar).
- Nola mantendu harremana (eta zabaldu) euskara eta diasporaren artean.
- Nola antolatu eta sustatu itzulera politikak.
- Nola garatu komunikazio eta agerikotasun politika proaktibo bat.
Helburuak
Ikastaro horren helburua da eztabaida finkatzea, datozen urteotan, Kanpoan den Euskal Komunitatean egingo diren ekintzen gainean. Hots, XXI. mendeko kanpoko Euskal presentziaren gaineko gogoeta analitikoa orain hasiz (arakatze lan horri ikastaroaren hurrengo edizioetan jarraipena emateko bokazioarekin). Eztabaidak ondorio argietara eraman behar gaitu, gero politika publikoak garatzeko.
Aldizkako foroa sortu behar da kanpoan den euskal presentziak dituen ahalmenen gainekoa, ikusteko horrek nola lagun ahal duen Euskadi arrakastatsuago eta lehiakorragoari izan dadin globalizatuta dauden egungo Europan eta Munduan.
Politika bat zehaztu behar da Euskadi kanpoan erakusteko XXI. mendean: Hemendik aurrera zer praktikak garatu behar diren, eta zer konpromiso landu behar diren kanpoan bizi den Euskal Komunitatearekin.
Beste diasporak bezala, euskal diaspora talentuz betetako kutxa da (eta horietako batzuk baliabide ekonomiko handikoak). Horregatik harritzen du, momentura arte, altxor horri onurarik atera ez izanak.
Bitxia da gizarte moduan gai hori sustatu ez izana. Horregatik:
- Ikertu egin behar dugu non dagoen kanpoko euskal presentzia hori, zeintzuk diren eta zer nahi duten.
- Ondoren, presentzia agerian jarri behar da gaia gizartearen eta politikarien agendan ezartzeko.
Tokia eta ordua:
- 2018ko uztailaren 12 eta 13a
- Intsausti Jauregia (Azkoitia)
- Hizkuntza: gaztelera
- Baliozkotasun akademikoa: 20 ordu
Azken aldaketako data: