Laneko dokumentuak: Izenperen erabilera EIPSean
Kultura Sailak eta EJIEk ziurtagiri digitala ezartzea erabaki zuten, profesionalek liburutegi-kudeaketarako programan sartzeko berme gisa. Beraz, eragiketa eta transakzio elektronikoen benekotasuna egiaztatzen duen identifikatzaile bakarra da.
Sistemak bi ziurtagiri mota aurreikusten ditu, zein jarduera egiteko den eta/edo zein kontratu-lotura dagoen. Udal liburutegien kasuan bi ziurtagiri mota bereizten dira:
- Erakunde publikoetako langileentzat. Udalarekin lan-harreman zuzena duten profesionalei ematen zaie, bai langile funtzionarioei, bitartekoei edo aldi baterako lan-kontratukoei.
- Liburutegiarentzat lan egin arren, beste hirugarren baten bitartez (enpresa bat) kontratatutako langileei ematen zaie.
Izenpe ziurtagiri digitalaren izapidetze ezberdinak:
ESKAERA
- Erakunde publikoetako langileentzat
- Udal idazkariak dokumentu honi erantsitako “Erakunde publikoetako langileentzako ziurtagiria” inprimaki-eskaria (pdf, 73,45 kB) bete eta sinatu behar du, udalak zuzenean kontratatutako langile guztientzat. Eskatzailearen datuak (1. orria) idazkariarenak dira, eta kode-jabearenak (2. orria) OPAC kontsultaz beste moduan aplikazioa erabiliko duten pertsona bakoitzaren datuak dira, hau da, Absysnet aplikazioan “bezero profesional” deitzen direnenak. 2. orrian gehienez hiru erabiltzaileren datuak jar litezke; hiru baino gehiago badira, 2. orri horren kopiak egingo dira, behar adina.
- Eskabidea postaz bidali behar da, bertan agertzen diren pertsona guztien NANaren kopia banarekin, honako helbidera:
IZENPE S.A.
C/ Beato Tomás de Zumárraga, 71 - 1º
01008 Vitoria-Gasteiz - Bukaeran entregatzen den Izenperen txartelean udalaren armarria agertuko da; horretarako, informatika-artxibo batean, armarria bidali behar da formatu grafikoan, honako helbidera: info@izenpe.com. Horrekin batera, udalaren izen ofiziala (euskaraz eta gaztelaniaz) bidali behar da, ez bada armarriarekin batera bidali den artxibo grafikoan agertzen. Bidalketa hori ahalik eta arinen egin behar da, txartelak behar bezala tratatzeko eta inprimatzeko.
- Behin eskabidea aztertu eta onartu ondoren, Izenpek hauexek bidaliko ditu:
- Txartel bakoitzaren gakoak (PIN, PUK eta Id telefono-izapidea), eskabidearen 2. orrian agertzen diren pertsona guztien posta-helbidera.
- Dokumentazioa eta txartelak dituzten karpeta guztiak, eskabidea egin zuen udal idazkariari.
- Udal idazkaria arduratuko da eskatzaile bakoitzari dagokion karpeta (dokumentazioa eta txartelak) entregatzeaz. Horretaz gainera, karpeta entregatzearekin batera eskatzaileak entrega- eta onarpen-orria sinatu dituela egiaztatu beharko du, gero orri horiek postaz hona bidaltzeko:
IZENPE S.A.
C/ Beato Tomás de Zumárraga, 71 - 1º
01008 Vitoria-Gasteiz - Ziurtagiriak bidali eta handik 30 egunera Izenpek ez baditu entrega- eta onarpen-orria sinatuta jaso, onartu ez diren ziurtagiri horiek ezeztatu egingo dira.
- Herritarraren ziurtagiria
- Kasu honetan, nahikoa izango da erabiltzailea bera Izenperen weborrian sartzea eta “aurrerregistratzeko on-line formularioa” betetzea. Formularioan sartzen diren izen-abizenek NANean agertzen direnekin bat etorri behar dute.
- Geroago, aldez aurretiko hitzordua eskatu behar da 902 542 542 telefono-zenbakian. Hitzorduak banaka eskatuko dira, pertsona bakoitzak bat, ez hitzordu bat udaletik doazen guztientzat. Hitzarturiko egunean Eusko Jaurlaritzaren lurralde-bulegoan azaldu beharko da, pertsonalki, NAN aldean duela. Kasu honetan, herritarraren txartelek ez dute eskatzailearen erakundearen armarria jasoko.
BERRITZEA
IZENPEk emandako ziurtagiriek hiru urteko balioa dute. Iraungi baino hilabete lehenago, honako ohartarazpena agertuko da ordenagailuan:
Ziurtagiria iraungitzen denean berritu ahalko da, edo, baita ere, iraungi baino 60 egun aurretiko epean.
- Erakunde publikoetako langileentzat.
Ziurtagiria berritzeko, hasierako eskaria (pdf, 74 kB)egiteko erabilitako urrats berberak jarraitu behar dira, formularioko “Berritzea” laukitxoa markatuz. - Herritarrarentzat.
Nahikoa da ziurtagiria berritzeko hitzordua eskatzea, 902 452 452 telefono-zenbakian.
EZEZTATZEA
- Erakunde publikoetako langileentzat.
Ezeztatze-formularioa (pdf, 23,73 kB) bete beharko da, eta IZENPEra bidali, ziurtagiri digitalaren hasierako eskaera edo berritzea eskatzeko erabilitako prozedura bera jarraituta. - Herritarrarentzat.
Ezeztatzeko eskaera egin nahi duenak Erakunde Erregistroaren edozein bulegotara jo beharko du eta, bere nortasuna egiaztatu ondoren (NAN, pasaportea edo baliokideren bat aurkeztuz), ziurtagiria ezeztatzeko eskari-inprimakia bete eta, beharrezkoa balitz, ezeztatzeko arrazoia funtsatzen duen dokumentazioa entregatu.