Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Izapidetze-eskuliburuak

"Eskuliburu" horien helburua da edozein administraziotako enplegatu publiko guztiei ezagutza zabalagoa eskaintzea Eusko Jaurlaritzak Administrazio Elektronikoaren hainbat alderdiri buruz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea betetzeko, bai eta 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzkoa, betetzeko ere.

Tresna / Zerbitzua

Funtzionaltasuna

Abantailak

Izapidetze-eskuliburua (PDF)

BIS - Barneko Informazio-sistema

Barneko Informazio-sistematik (BIS) bideratutako dokumentazio-eskaeraren hartzaile den organoarentzako gida.

Eskatutako dokumentazioa Platea/Tramitagune administrazio elektronikoko Plataforman aurkezteko aukera ematen die organo hartzaileei.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (HKEE) arteko interakzioa - Tramitagune

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (HKEE) eta Tramitaguneren arteko elkarreragin-gida.

Baliabide elektronikoen bidez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (HKEE) fiskalizazio-lana errazten die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailei, erakunde-administrazioari eta gainerako erakunde instrumentalei.

Formularioen Toolkita

Eskabideen inprimaki elektroniko guztiak estandarizatzeko tresna, bai aurrez aurreko izapideetarako, bai izapidetze elektronikorako.

Edozein zerbitzu-familiatako edozein inprimaki betetzea errazten du; izan ere, inprimakiak urrats berberetan betetzen dira (identifikazioa, datuen babesa, datu-bilketa, baimenak, elkarreragingarritasun-zerbitzuak, erantzukizunpeko adierazpenak, dokumentazioa, sinadura eta bidalketa).

Ekimen digitalak sortzea

Arrakalarik gabeko ekimen digitalak sortzeko gida.

OHARRA: Gida hau Open Government Parnership Euskadiren (OGP Euskadi) ekimena da

Gida honek ekimenak diseinatzean eten digitala saihesteko tresnak eskaintzen ditu. Ekimenak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko prozesuan kontuan hartu beharreko faktoreak identifikatzen eta definitzen laguntzea du helburu. Azpimarratu behar da lan mota honen helburu nagusia erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) diseinatzea dela, pertsonek zerbitzu horiek askatasunez, eroso eta ahalik eta autonomoen erabili ahal izan ditzaten, beren gaitasun digitalek edo testuinguruek baldintzatu gabe.

Azken aldaketako data: