IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
- Titularra:
LABURPENA
Objektua
Gure erakunde autonomoaren helburuak dira langile publikoak aukeratu eta prestatzea, eta euskararen erabilera normalizatzea, hizkuntza-trebakuntzaren, itzulpenaren eta administrazio-hizkeraren bitartez.
Gainera, euskal autonomiaren berezitasunak eta, oro har, administrazio-zientzia ikertu, irakatsi eta ezagutzera emateko lana ere garatzen dugu.
ORGANIGRAMA
Ivap, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakunde | ||
Zuzendaritza |
LEGE-ESPARRUA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta administrazio-erakundeetako langile publikoak aukeratzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailordetzarekin koordinatuta beti ere. Baina, horrek ez du esan nahi langileei dagokienean, eskumenak banatzeko otsailaren 20ko 36/1990 Dekretuaren arabera egindako ahalmen-banaketak balio ez duenik.
- Beste administrazio publiko batzuetako langile publikoak aukeratzea administrazio horiek berek eskatzen badiote, eta euskal administrazio publiko guztiek egindako hautaketa-prozesuetako epaimahietan parte hartzea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 31. atalean jasotakoaren arabera.
- Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 92-3 atalean jasota dagoen funtzionarioen aukeraketa eta prestakuntza aurrera eramatea, lege horretako bigarren xedapen gehigarrian eta ezar daitezkeen beste arau guztietan jasota dagoen bezala.
- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko langile publikoak prestatu eta hobetzea eta gainerako euskal administrazio publikoei beren langile publikoak prestatu eta hobetzen laguntzea.
- Euskara administrazio publikoan sartu, zabaldu, ezarri eta normaltzea eta euskarazko administrazio-hizkera finkatzea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean eta ezar daitezkeen gainerako arauetan erabakitakoaren arabera.
- Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko euskarazko frogen edukia eta modua zehaztea, beti ere, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 99. atalean eta Heuskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 45. atalean jasotakoaren arabera.
- Edozein euskal administraziotan funtzio publikora sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzea, hizkuntza-eskakizunak egiaztatu behar direnean. Partehartze hori zehazteko orduan honako lege-atal hauek izango dira kontuan: Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 9/1989 Legeko 99. atala, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 45. atala eta Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatez Kanpoko Irakasle-kidegoen otsailaren 19ko 2/1993 Legeko 53. atala.
- Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoetako lagileen hizkuntz gaitasuna indartzea, antolatzea eta ebaluatzea, beti ere, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta urriaren 17ko 224/1989 Dekretuan eta abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuan jartzen duenaren arabera.
- Itzulpenak, interprete-lanak eta terminologia-lanak egitea administrazio publikoentzat. Euskara eta gaztelania arteko itzulpenak zehatzak eta juridikoki baliokideak direla bermatu beharko du.
Harremanetarako datuak
Helbidea
Telefonoa/k
Posta elektronikoa/k
Web atariak
ORGANOAK ETA ERREGISTROAK
Administrazio-organoak
- Zaingo-batzordearen Kontseilua
200/2012ko Dekretuaren 5.artikuluan arautzen dena (EHAA 204; 12-10-19).
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Lotutako erakundeak

- Gobernantza, Administrazio Digitala eta AutogobernuaXIII Legealdia
- Gobernantza Publikoa eta AutogobernuaXII Legealdia