Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Itourbask - Turismo bulegoen euskal sarea

Turismo Bulegoen Euskal Sarea– ITOURBASK, erabiltzaileei, Turismo Informazioko zerbitzu guztietatik, Euskal Autonomia Erkidego osoko turismoari buruzko informazio uniforme, eguneratu eta homogeneoa eskaintzeko helburua duela jaio da. Horrela, Euskadiko destinoaren turismo-informazio globala helarazten zaie.

 

ITOURBASK izeneko Turismo Bulegoen Euskal Sareak hainbat zerbitzu izango ditu. Zerbitzu horien artean, Euskadiko turismo baliabide eta zerbitzuen datu-baseak nabarmendu behar ditugu. Horiei esker,   horien arteko truke eta komunikazioa, dagozkien eginkizunen arabera, ahalbidetzen dira; bulegoei ezaugarri homogeneoak ematen zaizkie informazioaren estaldura eta  edukiei dagokienez; turismoko erabiltzaileei zerbitzu-multzo integrala eskaintzen zaie; horien poztasun maila hobetzen da eta Euskal Herriko turismo baliabideen komunikazio eta hedapena bultzatzen dira.

 

SAREAREN EREDUA 

ITOURBASK sarea zerbitzu nagusi batzuetan oinarrituta dago: 

  • DOKUMENTAZIO ETA INFORMAZIO ZERBITZUA:Euskadiko turismo baliabide guztiak bilduko dituena. Horretarako, datu-base komunez baliatuko da, eta atxikitako Bulegoek horiek eguneratuko dituzte. 
  • EBALUAZIO ETA ESTATISTIKEN ZERBITZUA:Honek atxikitako bulegoen kalitatea mantentzea eta horien erabiltzaileei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen ditu.  
  • PRESTAKUNTZA ZERBITZUA:Bulegoetan kasu egiten duten teknikarien prestakuntzako beharrei erantzuten diena, urteko prestakuntza-plan baten bidez.
  • HEDAPEN ETA KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUA:Korporazioko irudia zainduko du.

 

Zerbitzu guztiek euskarri nagusitzat INTRANET aplikazioa dute, tresna hori sarean dauden bulegoen arteko lotura  da.

TRAMITAZIO ELKTRONIKOA

Prozedura guztiak telematikoki egin beharko dira lotura honen bidez:

http://www.euskadi.eus/erregistroa/itourbask/web01-tramite/eu/

 

Gaur egun 50 bulego eta informazio-gune atxikiak dauzkagu

 

Azken eguneratzea: 2019/01/24