Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

FM Irratiak

 

Gaur egun, EiTB taldeak bost FM Irrati eskaintzen ditu:

  • Euskadi Irratia

  • Radio Euskadi

  • Gaztea

  • EITB Musika

  • Radio Vitoria

EITB taldearen frekuentziak

Irrati-difusioaren alorreko eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatu baino lehen, hainbat irratik jadanik bere emakida zuten eta azaroaren 2ko 420/1994 Dekretuaren bitartez berritu ziren. Bestalde, Konstituzioaren eta Estatutuaren bide esleituriko eskumenen esparruan, abenduaren 9ko 330/1992 Dekretuaren dela medio, 1987 eta 1989 urteetan behin behinean esleitutako emakidak, behin betiko esleitu ziren. 

Aurretik aipaturiko bi emakida prozesuek, epe ezberdinetan amaitzen zen iraunaldia zuten. Hori dela eta, indarraldiari dagokionez bateratu egin ziren Administrazioak eskatuta eta, azkenean, emakidak beste hamar urtez luzatzea erabaki zen uztailaren 22ko 180/2003 Dekretuaren bidez.

Hala eta guztiz ere, martxoaren 31ko 7/2010 Legea, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa indarrean sartzearekin batera, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko urtarrilaren 11ko bilkuran, irrati-difusio soinudun eta telebista emakidak, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentzietan bihurtzeko erabakia hartu zuen. Legearen arabera, lizentzia hauek hamabost urtetako iraunaldia izango dute.

Arau-esparru honetan kokatuta, gaur egun 35 irrati daude ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko baimenduta.

FM Irrati pribatuak

Udal irratiei dagokionez, 11 udal daude soinudun irrati-komunikazio zerbitzua emateko baimenduta.

Udal irratiak (PDF, 39 KB) (leiho berri batean irekitzen da)